Oñatiko baso-landaredi paisaien inbentariazioa, karakterizazioa eta balorazio biogeografikoa
Abstract
Ikerlanak, Oñatiko baso natural eta zuhaitz landaketek osatzen dituzten paisaien inbentarioa, karakterizazioa eta balorazioa egitea du helburu. Lan hau hutsetik hasi beharrean, 25 urte baino gehiagoko ikerketa ildo sendo baten barruan kokatzen da. Hori horrela izatearen egokitasuna nabaria da, kontutan hartzen badugu aipatutako ikerketa ildo horren helburu nagusia honako hau dela: eremu zehatz bateko landarediaren inbentariazio, balorazio eta ebaluaketa metodologia orokor baten bidez, bertako landaredi paisaien analisi sakon bat lortzea. Europa nahiz Amerikako lurralde ezberdinetan aplikatua izan da metodologia hau eta bere emaitzak hainbat ikerlanetan argitaratua izateaz gain, liburu, artikulu zientifiko, komunikazio eta ponentzia anitzetan ere zabaldu dira. Arestian esandakoa aintzat hartuz, lan hau burutzeko, metodologi orokor hori Oñatiko baso natural eta zuhaitz landaketa ezberdinei aplikatu zaie. Bukatzeko, esan beharra dago ikerlan honen emaitza, bikoitza dela: alde batetik, Oñatiko baso ingurunearen ezagupen maila altuago bat eskuratzea, eta bestetik, gradu amaierako lana aurkeztea.