Show simple item record

dc.contributor.advisorVara Ferrero, Natalia ORCID
dc.contributor.authorArratibel Aramburu, Ainhoa
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T18:26:44Z
dc.date.available2017-05-03T18:26:44Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21443
dc.description.abstractHarkaitz Canok bere "Twist" izeneko obra honetan gure historia hurbilaren pasarte gordinak dituenez hizpide, berauek fikzioaren ispilutik nola eta zer baliatuz kontatzen dituen aztertzea da lan honen helburua, horretarako erabiltzen dituen baliabideak –garrantzitsu edo adierazgarrienak behintzat– teorikoki zein kritikoki aztertuz. Horri ekiteko, aurrez esan, nire helburua ez dela obraren azterketa narratibo bat egitea, baliabideen azterketa eta lan kritikoa uztartzea, baizik. Hortaz, postmodernismoaz arituko naiz lehenik, berari eskutik helduta iristen zaizkigun eztabaidetako batzuk bertaratuz. Hala ere, ikusiko dugunez, korronte horri dudarik gabe eta aho batez dagozkien ezaugarriak ikus daitezke aztergai dudan obra honetan ere. Esan gabe doa, aztertuko ditudan baliabideak korronte postmodernistaren barruan kokatzen direla, beronek ezaugarritzen eta kokatzen duelarik obra hau ildo honen barruan, ikusiko dugunez. Hasiera batean, hauetako hainbat labur aipatuko ditut, identifikagarrien eta emankorren diren horiei erreferentzia gehixeago eginez. Ondoren, lan honen oinarri-oinarrian dauden baliabide esanguratsuenei ekingo diet, horretarako, lehenik, dagokien atal eta baliabideei sarrera teoriko bat eskainiko diedalarik eta ondoren, nobela oinarri izanik eta nire irakurketatik abiatuta, baliabide horietako bakoitzaren iruzkin zein kritikaren batekin osatuko ditudalarik. Honez gain, hauek osatzen duten sare edo loturen azterketak ere zer landu baduenez, bereziki aipaturiko gai hauetan zentratuko naiz datozen orrialdeetan, nire irakurketa propioan oinarrituz, gehienbat. Azpimarratu nahi nuke, lan hau bideratzeko, nire irakurketa propioa izan dudala oinarri, bai aztertuko ditudan baliabideak aukeratzeari dagokionez, bai nire atal kritikoari dagokionez ere eta garrantzitsuen iruditu zaizkidanak izango ditudala hizpide. Izan ere, irakurketa ugariko nobela izan daitekeenez, lan zein ondorio ezberdinak atera daitezkeela argi dago. Azterketa guzti hau oinarrian izanik, nire ondorioak aterako ditut eleberri hau lantzean ikasi eta ikusi ditudanak. Batzuk aurreratzearren, aipatu nahi nuke baliabide hauek osatzen duten sare koherentea sortzeko idazlearen gaitasuna, batetik, eta irakurlearen parte-hartzearen eta interpretazioaren beharra, korronte honetako obrek duten ezaugarri nagusienetakoa izanik azken hau, bestetik; eta azkenik, fikzioak duen garrantzia eta sortzen duen jolas literarioa, lanean zehar ikusiko dugunez.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectpostmodernitatea
dc.subjectpostmodernismoa
dc.subjectfikzioa
dc.subjectmetafikzio historiografikoa
dc.subjectidentitatearen zatiketa
dc.subjectpolifonia
dc.titleTwist, izaki intermitenteak
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-07T19:12:34Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister69626-699189-09
dc.identifier.gaurassign39861-699189


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record