Optimizazio heuristikorako R pakete baten hedapena
Laburpena
Gradu amaierako proiektu honetan bi gauza lortu ditugu. Alde batetik, metaheuR
R paketearen hedapena egin dugu, hau da, problema eta algoritmo gehiago txertatu
ditugu. Beste aldetik berriz, R pakete horren erabilera hobeto uler dadin, web-aplikazio
bat diseinatu eta eraiki da, esperimentazio sinpleak egiteko laguntza bat oso erabilgarria
baita. Horrela, pakete horretako algoritmo eta problemen emaitzak eta progresioak, modu
bisualago batean ikusi ahal izango ditu Bilaketa Heuristikoa irakasgaia ikasten ari den
ikasleak.