Show simple item record

dc.contributor.advisorHerrero Díaz, Shaila
dc.contributor.authorIbarretxe Diego, Nerea
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2017-09-18T15:15:05Z
dc.date.available2017-09-18T15:15:05Z
dc.date.issued2017-09-18T15:15:05Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/22527
dc.description.abstractMarko teorikoa eta justifikazioa: Berri txarren komunikazioa osasun profesional guztiek noizbait biziko duten esperientzia bat da. Halako informazioak pazientearengan inpaktu emozional handia sortzen du. Ondorioz gaixoarengan sortzen diren jarrera eta emozioak oso kontuan izan behar ditugu. Askotan, transmisioan, informazioaren integrazioa pobrea izaten da, sortzen diren emozio negatibo hauek atentzioan eragiten baitute. Horregatik, beharrezkoa da komunikazio eraginkor bat aurrera eramatea. Hala ere, prozesu hau zaila da, faktore asko kontuan izan behar ditugulako. Profesionalen informatzeko moduak pazientearen emozioetan eta jasaten duen inpaktuan eragin dezake. Ondorioz, garrantzitsua da erizainek osasun taldearen barnean nola jokatu behar duten jakitea. Helburua: Literaturaren errebisio honek, erizaintzak pazientearen maneiu emozionalean berri txar bat jaso ondoren daukan papera aztertzeko asmoa dauka, zein esku hartze edo komunikazio estilo aurrera eraman behar diren ikusiz. Metodologia: 2006. urtetik aurrerako artikuluak aukeratu dira. Ingelesez eta gazteleraz idatzitako lanak barneratu dira. Bilaketa bibliografikoa MEDLINE, PSYCHINFO, COCHRANE PLUS, CINHAL, CUIDEN, NICE eta LILACS datu baseetan egin da. Gainera, artikuluen bibliografiak eta praktika klinikoaren gidak ere aztertu dira. Lan honen emaitzak burutzeko hamasei artikulu aurkitu dira. Emaitzak eta eztabaida: Informazio transmisiorako, pazientearen prestaketa aurrera eraman behar da, momentu horretan bere beharrak zeintzuk diren berrikusiz. Honek aldi berean profesionalei prestatzen lagunduko die, gaixoak informazioa nola ematea nahi duen jakingo dutelako. Aurretik, profesionalak pazientearen datu guztiak errepasatu eta haien sentimenduak aztertuko dituzte. Berri txarrak ematerakoan ingurunea kontrolatuko da eta informazioa transmititzeko protokoloak erabiliko dira, hauek emozioak kudeatzeko gidekin konbinatuz. Erizainek atal honetan garrantzia handia daukate, izan ere, sostengu rola betetzen dute. Gainera hauek, medikuaren informazioa argitu eta paziente eta familiaren abokatu bezala jarduten dute. Garrantzitsua da ere profesionalek berria eman ondoren haien emozioak aztertzea. Ondorioak: Horren ondorioz, profesional guztiek era bateratu eta koordinatu batean lan egin behar dute, pazientean eragin onak lortzeko. Horrela, gaixoaren egoera emozionalean hainbat emaitza positibo lortu daitezke, sentitu ditzakeen emozio negatiboak txikituz. Erizainak osasun talde honetan rol oso garrantzitsua daukala ikusi egin da, hala ere, oraindik bere funtzioa ez dago oso definitua. Langile hauek informazio transmisioan sentitzen duten urduritasuna heziketa faltagatik eta egoera hauetan nola jokatzen den ez dakitelako izan daiteke. Izan ere, berri txarren transmisioari eta honetan parte hartzen duten profesional guztien funtzioei buruz gehiago ikertzeko premia dago.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectbad newses_ES
dc.subjectcommunicationes_ES
dc.subjectnursinges_ES
dc.subjecttherapeutic processeses_ES
dc.subjectcritical illnesses_ES
dc.titleBerri txarrak jaso dituzten pazienteen maneiu emozionala. Berrikusketa bibliografikoa.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-05-23T08:49:33Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.identifier.gaurregister77122-729567-08
dc.identifier.gaurassign57647-729567


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record