Show simple item record

dc.contributor.advisorUlibarri Ochoa, Ainhoa
dc.contributor.authorCearsolo Iñarra, Ane
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2017-09-18T16:22:42Z
dc.date.available2017-09-18T16:22:42Z
dc.date.issued2017-09-18T16:22:42Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/22540
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun, zortzi emakumetatik batek bularreko minbizia pairatu ohi du, urtez-urte intzidentzia are eta altuagoa izanik. Egungo sendaketa-tratamendu nagusia kirurgia da. Beronen barne, emakumezkoaren bizitza-kalitatean inpaktu bortitzena sortzen duen teknika kirurgikoa mastektomia erradikala izanik. Bular erauzketaren ondorioz kaltetuen diren alorren artean, egiaztatu izan da gorputz irudia eta sexualitatea direla inpaktu nabarmena jasotzen duten alorrak. Bular-erauzketaren ondorengo moldaketa eta aurre- egite prozesuan, bikotekide eta familiaren euskarriaz gain, ezinbestekoa izango da erizainak jokatu beharreko rola. Helburu orokorra: Bularreko minbizia dela eta mastektomia erradikala jasan izanaren ondorioz, emakumeek gorputz irudi eta sexualitatean pairatzen dituzten ondorioak aztertzea. Metodologia: 2006. urtetik aurrera argitaraturiko artikuluak barneratu dira. Euskera, gaztelera eta ingelesa hizkuntzei mugatuak. Azterturiko datu baseen artean Medline, Cuiden, Cinahl eta PsycInfo daude. Honez gain, RNAO eta NICE- en bitartez eskuzko bilaketa egin da. Honekin batera, hitzarmen / tratatu klinikoak behatu dira. Emaitzak garatzeko, berrogeita zortzi artikulu lortu dira: 11 ikerketa kualitatibo, 24 ikerketa kuantitatibo, ikerketa misto 1, 9 errebisio bibliografiko eta 3 errebisio sistematiko. Emaitzak eta eztabaida: Mastektomia erradikalaren ondoriozko bular erauzketak zeharo aldatzen du emakumezkoaren gorputz irudia, beronen gorputzaren edertasun, simetria eta emetasun falta nabarmenduz. Norbere gorputzarekin deseroso sentitzeak, zuzeneko erlazioa du norbere sexualitatearekin, disfuntzio sexual maiz sorraraziz. Ikerketek ondorioztatu duten arabera, moldaketa eta aurre- egite prozesu honetan ezinbestekoa da alde batetik, familia edota bikotekidearen sostengua jasotzea, eta bestetik, osasun profesionalen eta hauen barne erizainaren rolak funtsezko garrantzia garrantzia jorratuko du. Ondorioak: Literaturaren berrikusketa kritiko honen ondorio nagusi gisa, baieztatu daiteke mastektomia erradikalak izugarrizko eragina duela emakumezkoaren bai gorputz irudi bai sexualitatean, Erizaintzak emakumezko hauen aurre-egite prozesuan funtsezko rola duela eta oraindik ere osasun-profesionalen kontzientziazio- eta heziketa-falta dagoela.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectmastectomyes_ES
dc.subjectbody imagees_ES
dc.subjectsexualityes_ES
dc.titleMastektomia erradikalaren inpaktua emakumezkoaren gorputz irudi eta sexualitatean: literaturaren errebisio bibliografikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-05-22T13:59:43Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.identifier.gaurregister76946-729164-08
dc.identifier.gaurassign57786-729164


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record