Mostrar el registro sencillo del ítem

dc.contributor.advisorAsurabarrena Iraola, Carmen ORCID
dc.contributor.authorHorrillo Etxeberria, Itziar
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2017-10-03T16:04:47Z
dc.date.available2017-10-03T16:04:47Z
dc.date.issued2017-10-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/22790
dc.description.abstractSarrera. Kolon-ondesteko minbizia Espainian intzidentzia altuen duen minbizia da eta minbiziek eragindako bigarren heriotza kausa nagusia. Hori murrizteko, komunitateetan minbizi hori goiz detektatzeko programa ezarrita dago. Biztanleria dianaren estaldura eta parte-hartzea baxua da, eta programek arrakasta izateko portzentaje horiek handitu behar dira. Portzentajeen igoeran erizainek paper garrantzitsua bete dezakete. Helburua. Lanaren helburu nagusia Espainiako komunitate desberdinetan kolon-ondesteko baheketa-programaren ezarpena eta biztanleria dianaren parte-hartzean erizainaren inplikazioa aztertzea izan da. Metodologia. Gaiaren inguruan idatzitako literatura zientifikoaren errebisio narratiboa egin da, PIO estruktura erabilita. Bilaketa bibliografikoa datu-base zein web-orrialde desberdinetan egin da. Emaitzak. Espainiako komunitate guztietan, Kantabrian izan ezik, baheketa-programa 50 eta 69 urte bitarteko biztanleriari dago bideratuta eta gorotzetan ezkutatutako odola detektatzeko erabiltzen duten testa immunologiko kuantitatiboa da, bi urtetik behin errepikatzea gomendatzen dena. Biztanleriak programan parte hartzeko dituen erraztasunak eta oztopoak identifikatzen dira. Erizainaren inplikazioak parte-hartzea susta dezake, biztanleriarekin prebentzio primarioa zein sekundarioa landuta. Eztabaida. Artikuluak bat datoz esatean baheketa-programaren arrakastaren gakoa biztanleria dianaren parte-hartzea dela. Parte-hartzea lortzeko programen antolakuntza hobetu eta erizainek baheketan izan behar duten errespontsabilitatea esplizitatu behar da, biztanleria minbiziarekiko kontzientziatu eta sentsibilizatu dadin. Ondorioak. Osasun Sistema Nazionaleko Minbiziaren aurkako estrategiak, Europar Batasuneko gomendioak jarraituta, komunitate bakoitzean baheketa-programa ezartzea proposatzen du. Komunitate bakoitzean urte desberdinean eman da programaren ezarpena eta programek antolakuntza desberdina dute. Biztanleriak programan parte hartzeko dituen oztopoen artean ezagutza falta identifikatzen da eta hori erizainaren inplikazioarekin gaindi daiteke. Gogoetak eta norberaren ekarpenak. Lehen atentzio mailako erizaina da osasun profesional aproposena biztanleriari heziketa emateko, bai era indibidualean bai era kolektiboan. Horrez gain, komunitate bakoitzak, bere errekurtsoetara egokituta, parte-hartzea handitzen duten aspektuak barneratu behar ditu programan. Heziketarekin eta programaren irisgarritasuna bermatuta, parte-hartzea handituko da. Hitz gakoak: kolon-ondesteko minbizia, baheketa, Espainia, erizainaren rola.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectkolon-ondesteko minbiziaes_ES
dc.subjectbaheketaes_ES
dc.subjectEspainiaes_ES
dc.subjecterizainaren rolaes_ES
dc.titleErizainaren inplikazioa Espainiako kolon-ondesteko minbiziaren baheketa-programan, biztanleriaren parte-hartzea sustatzekoes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-05-11T08:52:32Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaeu
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes
dc.identifier.gaurassign56964-734610


Ficheros en el ítem

Thumbnail

Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)

Mostrar el registro sencillo del ítem