Lead motako goi mailako kirol eskaladaren behaketa eta analisia: denbora patroien detekzioa
Fecha
2017-07-21Autor
Arbulu Bernaola, Aitor
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Kirol eskalada gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirol jarduera da. Tesi honek kirol eskaladako zailtasuneko modalitatean jarri du fokua, Lead moduan ezaguna den lehiaketan hain zuzen. Tesi honen helburu eskalada modalitate honetako lehiaketako ezaugarriak zehaztasunez aztertzea izan zen, betiere ikuspuntu estrategikotik. Horretarako behaketa metodologia erabili zen. Lehenengo pausua behaketa tresna sortzea izan zen (SCOT) eta ondoren, Munduko Eskalada Txapelketa desberdinak behatuz erregistro jaso genituen. Bildutako informazioaren lehenik azterketa deskribatzaileak egin genituen, eta ondoren denbora patroiak erabiliz baita azterketa inferentzialak. Egindako ikerketekin hasieran planteatutako helburuak bete genituen, eta horrela goi mailako kirol eskalatzaileen entrenamenduak diseinatu eta test desberdinak burutzeko ekarpenak eskaini ziren, idatzitako lau artikuluetan.