Konpetente digitalak izateko bidean
Fecha
2017-06Autor
Irigoien Perurena, Mª Jesus
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Hezkuntza-eremuan bizitzen ari garen trantsizio-une honetan, gauza gutxi dira ziurrak
eta horietako bat teknologia digitalen nonahikotasuna da. Teknologiaz, pantailez
inguraturik bizi gara eta, hezitzaileok gure bizitzaren parte gisa integratzen ari garen
bitartean, ikasleak teknologiaz inguraturik hazi dira eta halakorik gabeko bizimodua
ulertezina egiten zaie.
Hezkuntza-eremuan, orain arte DBHko ikastetxeetan, ikasleak oinarrizko teknologia-
erabiltzaile gisa trebatzen aritu izan dira irakasleen araberako eskakizunen baitan,
baina ez da ildo nagusirik izan. Heziberri 2020k (EHAA, 1 2015, 69-72 or.), ordea,
aldaketa handia ekarri du, izan ere, Konpetentzia Digitala zeharkako konpetentzia
bezala zehaztu du; denok irakasgai guztietan landu beharrekoa, alegia. Horretarako,
DIGCOMP marko europarra erreferentziatzat harturik, landu beharreko 5 arlo hauek
aipatzen ditu: informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak
ebaztea. Gainera, 12. artikuluan argi adierazten du: “Oinarrizko Hezkuntza amaitzen
duten ikasleek konpetentzia digital eta mediatikoa eskuratu behar dituzte, alfabetatze
edo gaikuntza funtzional osoa bermatzeko” (EHAA 2 14. orr.). Baliabideen erabilera
etikoa eta arduratsua ere aipatzen du, besteak beste, kontuan hartuz pertsonen
intimitatea, norberaren irudia eta sexu-joera eta -nortasuna, eta aurre eginez
sexismoari eta arrazakeriari.
Nola egin bidea erabiltzaile izatetik konpetente digital izatera? Zer bide proposatu
konpetentzia horren 5 arloak irakasleek zein ikasleek gradualki eta modu autonomoan
garatzeko? Nola aprobetxatu online prestakuntzaren abantailak ikasleari era ordenatu
batean eskolaz kanpo (edo eskolan bertan) bere ikaskuntza aberasteko aukerak
eskaintzeko? (Eta bide batez, zeharka irakasleena zein senideena.)
Hori guztia zehaztea eta DBHko edozein ikastetxerentzako baliagarria izan litekeen
proposamen zehatza aurkeztea da gure proiektuaren xedea.