Jarduera fisikoaren eragina zoru pelbikoan haurdunaldi garaian
Ikusi/ Ireki
Data
2017-11-14Egilea
Aritzeta de Pérdigo, Irati
Laburpena
Zoru pelbikoa beheko zati abdominala eusten duen gihar taldea da, maskuria, ume-tokia eta heste zati bat eusten dituena. Enborraren oinarrian kokatzen da eta egitura anatomiko honek, ondo landuta eta indartuta ez badago, ez ditu bere funtzioak ondo betetzen. Ikerketa ezberdinek haurdunaldia eta erditzea identifikatzen dituzte zoru pelbikoaren giharduraren arrisku faktore nagusi gisa, intzidentzia gehien duen faktorea erditze baginala izanik.
Honela bada, lan honen helburua zoru pelbikoa ezagutaraztea izango da, ondoren irakurlea haurdunaldian zehar ematen diren aldaketen inguruan jakinaren gainean jarriko delarik, haurdunaren egoera fisikorako kaltegarriak izan daitezkeela. Disfuntzio hauek prebenitzeko helburuarekin, haurdunaldia, erditzea eta erditze-ondoa interbentzio objektu izan beharko lirateke, prebentzio tresna gisa. Era honetan, zoru pelbikoaren indartzean oinarrituko da, lehenik jarduera fisikoak duen eragina azalduz eta ondoren interbentzioan zentratuz, bi metodo ezberdin proposatuko direlarik, Kegel-en metodoa eta gimnasia abdominal hipopresiboa hain zuzen.
Lan honen beharra gihar talde honek emakumearen osasun eta bizi-kalitatean duen garrantzian oinarritzen da, jarduera fisikoak eragiten dituen onurak ezagutaraztearekin batera, profesionalki eremu honetan gure konpetentzia aldarrikatzea beharrezko ikusita.
Metodologiari dagokionez, bilaketa sistematikoak