Osasunera bideratutako jarduera fisikoa Euskal Herrian: Egoera eta Alternatibak
Fecha
2017-11-14Autor
Iturriotz Etxaniz, Mikel
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honen helburu nagusia, Hego Euskal Herrian osasunera bideratutako jarduera fisikoaren alorrean dagoen errealitatea aztertzea, zalantzan jartzea eta irakaspenak ateratzea da, gaur egungo gizartearen baloreetatik urrun egongo den jarduera fisiko eredu eredugarri batera bidean. “Errealitate” esaten dugunean, momentuan dagoen egoeraz ari gara, hots, jaurduera fisikoa praktikatzeko norbanakook dauzkagun aukera eta baliabide ezberdinez, prebentziora bideratutako jarduera fisikotik errehabilitaziora bideratutakoraino. Horretarako, benetan osasunera bideratuta egongo den jarduera fisiko eredu baten bilaketan, besteak beste, interesgarriak izan daitezkeen osasuna kontzeptuaren bilakaera historiko-kulturala, autotelikotasuna eta jarduera fisikoaren onurak landu ditugu. Hego Euskal Herriko alor publikoa eta pribatua gainetik aztertu eta datuak mahaigaineratu ondoren, hauen azterketa eta analisi kritikoa egiteko saiakera agertzen zaigu lanean. Beste zenbait ikerketa interesgarriren laguntzarekin, hainbat esparrutako esperientzia ezberdinak irakur genitzake, perspektiba eraikitzaile batekin aztertuta.