Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorBarcenilla García, Haizea ORCID
dc.contributor.authorMartinez Garcia, Leire
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-21T16:30:59Z
dc.date.available2017-11-21T16:30:59Z
dc.date.issued2017-11-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23576
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honek arte hezkuntza izango du protagonista. Gizakiaren formakuntzan kalitatezko artearen irakaskuntzak duen garrantzia abiapuntu harturik, gaur egungo hezkuntza arautuaren gabeziei erantzun eta lagundu diezaiokeen arte hezkuntza proiektu profesional bat aisialdian aurkeztea du helburu. Esparru berezi honek eskaintzen dituen onurak eta abantailak aintzat hartuta, formakuntza integral bat eskuratzeko mesedetan, aisialdiak arte hezkuntza programak garatzeko duen potentzialitatea baieztatzen saiatuko naiz. Lana funtsean hiru zatitan antolatzen da. Lehenengo zatian, arte hezkuntzaren definizio ezberdin batzuk bilduko dira, ondoren, ikuspuntu antropologiko batetik, bere garrantzia eta bere beharrezkotasuna baieztatzeko. Horretarako, arte hezkuntzaren kontzepzio holistiko eta integral bat eskaintzen duten adituen proposamen teorikoetan oinarrituko gara. Bestalde, antropologia kulturalaren arlotik, artearen funtzio hezitzailea nabarmendu duten egileak ere kontuan hartu dira. Bigarren zatian, arte hezkuntzaren egoera aztertuko dugu Espainian eta gure Autonomia Erkidegoan. Horretarako, legeak izan ditugu iturri. Estatu mailan eta Erkidegoan ezarri berri diren legeen bitartez, arte hezkuntzaren bazterketa curricularra ondorioztatu ahal izan dut. Honen kontra, hezkuntza arautuan, arte hezkuntzaren garrantzia eta eraginkortasuna azpimarratzen eta baieztatzen duen metodologia berezi bat (Art Thinking) eta programa museologiko bat (Guggenheim museoko “Artea Ikasbide”) azaltzen dira. Ondoren, hezkuntza arautuak orokorrean erakusten dituen gabeziak identifikatuta, erronka batzuk zehazten saiatu naiz, eta hauek garatzeko esparru alternatiboak proposatu ditut. Horretarako, aisialdian zentratu naiz. Hirugarren zatia, aisialdiari eta honek hezkuntza-esparru gisa duen potentzialitateri eskainita dago. Zati honen edukiak beste hiru ataletan banatzen dira. Hasieran, aisialdiaren inguruko hurbilketa teoriko bat egiteaz gain, aditu ezberdinen argudioetan oinarrituz, aisialdia, artea eta hezkuntza uztartzen saiatuko gara. Bigarren zatian, ikuspuntu antropologiko batetik, jokoak hezkuntza-baliabide gisa dituen abantailak eta aukerak azalduko ditugu, ondoren, artea irakasteko duen egokitasuna defendatzeko. Azkenengo atalean, aisialdian garatzen den hezkuntza-proiektu praktiko 4 bat aurkeztuko da: nik neuk martxan jarri dudan Espacio Artemisa hezkuntza-elkartea, alegia. Atal honek GRAL honen edukien muina suposatzen du; izan ere, definitu dudan arte hezkuntza integralaren aplikazioa ilustratzeko balio du. Lan honen bidez, etorkizunean kalitatezko arte hezkuntza integral bat eraikitzeko itxaropenarekin, irakurleen artean arte hezkuntzaren inguruan hausnarketa bat bultzatzea espero dut
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectarte hezkuntzaes_ES
dc.subjectaisialdia
dc.titleArte hezkuntza integral baten bidean: aisialdiko hezkuntza-proiektu baten proposamenaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-07T10:18:11Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Artees
dc.identifier.gaurregister78389-707302-09
dc.identifier.gaurassign53778-707302


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du