Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorFernández Fernández, Beatriz
dc.contributor.authorAgirre Ibarra, Xabier
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-21T17:38:57Z
dc.date.available2017-11-21T17:38:57Z
dc.date.issued2017-11-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23600
dc.description.abstractLan honetan, adjektibozko adberbioen jokabide sintaktiko eta semantikoa izango dut aztergai. Adjektibozko adberbioak deritzet inolako morfemaren laguntzarik gabe, adberbio gisa ageri diren adjektiboei. Euskara ez da, jakina, halakoak dituen hizkuntza bakarra. Gaztelaniaz eta ingelesez ere lekukotzen dira, beste hizkuntza batzuen artean. Gaztelaniaz oro har adberbios adjetivales deitu izan dira eta ingelesez, adjectival adverbs. Lan honetan, Fábregas eta Alexeyenko-ren (2016) lana baliatuko dut adjektibozko adberbioek gaztelaniaz eta ingelesez nola jokatzen duten ikusteko eta euren azterbidea euskarara ekartzeko. Gaztelaniaz eta ingelesez, Fabregas eta Alexeyenko-k (2016) -mente atzizkidun moduzko adberbioekin eta bigarren mailako predikatuekin konparatzen dituzte adjektibozko adberbioak. Azaleko antzekotasunak egon arren, desberdintasun semantiko eta sintaktikoek iradokitzen dute adjektibozko adberbioak beste zerbait direla. Fábregas eta Alexeyenkoren (2016) arabera, adjektibozko adberbioak determinatzaile sintagmak (DetS) dira; moduzko adberbioak, aldiz, preposizio sintagmak (PrepS). Alabaina, ez dira nolanahiko DetSak, izaera berezikoak baino. Izan ere, izen nuludun DetSak dira, Det burua ere hutsik izan behar dutenak. Kokapen sintaktikoari dagokionez, aditzaren osagarri gunean kokatzen dute DetS hori eta horrek zenbait jokabide azaltzeko balioko du. Bestalde, euskaraz moduzko adberbioen eta adjektibozko adberbioen artean ez dago ia alderik. Horregatik, biak ala biak kategoria berean kokatzea proposatuko dut nik lan honetan. Batik bat jokabide sintaktikoak erakusten du euskal adjektibozko adberbioa ez dela osagarri bat, adjuntu bat baizik. Izan ere, perpausean kokaleku desberdinetan eta aditzetik urrun agertzeko aukeratu dute eta ez dituzte aditzaren osagarriak izan daitezkeen sintagmak oztopatzen. Jokabide sintaktiko hauek azaltzeko modurik onena euskaraz adjektibozko adberbioak postposizio sintagmak (PostS) direla proposatzea ematen du: - ki atzizki nuludun PostS, Post burua eta Det burua ere nuluak dituen sintagma bat. Fábregas eta Alexeyenkorekin (2016) bat etorriz, -ki atzizkidun moduzko adberbioak PostSak dira euskaraz ere. Moduzko adberbio hauek, adjektibozko adberbioek ez bezala, eratorpenezko atzizkia agerikoa dute. Eta hori da diferentzia 3 bakarra, izan ere, hauek ere Post eta Det buruak nulu izatea behar dute. Proposamen honen alde esan beharra dago moduzko adberbio bezala PostS arrunt ugari erabiltzen ditugula.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskal adjektibozko adberbioak aztergaies_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-05T10:24:37Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Graduaeu
dc.identifier.gaurregister77967-732958-09
dc.identifier.gaurassign53231-732958


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du