Imozko oikonimiaz
Fecha
2017-11-23Autor
Iriarte Goñi, Ibai
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
“Imozko oikonimiaz” izena duen Gradu Amaierako Lan (GRAL) honek Imozko oikonimia eta bertatik eratorritako izengoitiak aztertzea du helburu, honako gaia Euskal Herriko beste alderdi batzuetan landu duten adituen lanak oinarri hartuz. Lanari ekiteko Imozko telefono zerrendetan jasotako datuak baliatu ditugu eta hortik abiatuta Juan Aleman Imotz eta Basaburuako idazkari ohiarekin elkartu gara datuak xehekiago ezagutze aldera. Hark jarri dizkigu eskura dokumentu zaharrak eta egungo etxe izenen gaineko informazio ugari. Datuok apur bat landu ondoren, Eraso, Etxaleku, Goldaratz, Oskotz eta Urritzako lekukoekin elkartu gara datuak gehitu, kendu edota aldatzeko helburuz. Bigarren datu bilketa honen ondoren, datuak ordenatu eta adituen lanekin erkatu ditugu oikonimo bakoitzaren azalpen ahalik eta egokiena eskaintzeko. Lanaren ezaugarriek hautaketa bat egitera behartu gaituzte eta hautaketa horretan ezaugarri sorta anitzena erakusten zuten adibideak ekartzen saiatu gara. Sarrera eta kokatzen laguntzeko informazioaz gain, lana bi zati nagusitan egituraturik dago. Lehen zatia hautatutako oikonimoen azterketari dagokio. Aurreko dokumentazioan jasoriko formak ekarri eta urteetan zehar izan duten bilakaera erakusten da lehendabizi. Ondoren, oikonimoa osatzen duten osagaien proposamena dator, garapenean izan dituen prozesu fonologikoak eta osagai bakoitzaren esanahi etimologikoaren proposamena eskaintzen dira, adituen lanez egindako gure irakurketa oinarri. Bigarren zati nagusia izengoitien azterketari dagokio. Kopurua eta prozesuak askoz urriagoak zirenez, lan honetara izengoiti guztiak ekartzea hobetsi dugu. Prozesu bakoitzarekin, adibide bat aztertu da xeheki eta ondoren prozesu berbera jasan duten izengoiti guztiak aipatu dira, lana astun eta errepikakorregia suerta ez zedin. Lanaren amaieran, ateratako ondorioak eta bibliografia aurkituko ditu irakurleak