DBH 4ko ikasleen testu laburpenak deskribatzen, IKT-ak erabiliz
Laburpena
Ikerketa lan honen helburua DBH 4-ko ikasle talde batek egindako testu
laburpenak deskribatzea da. Hau da, testuaren ideiarik nagusienak jasotzen
dituzten, progresio tematikoa zaintzen duten, ideien arteko koherentzia erlazioa
mantentzen duten, ideien arteko kohesioa zaintzen duten...
Ikasleek egindako laburpenak ez dira modu intuitiboan gauzatutakoak
izango, aitzitik, laburpen automatikoak egiteko programa bat erabilita egingo
dituzte, compress.eus, hain zuzen ere. Programa horri esker, ikasle bakoitzeko
bi laburpen mota lortuko ditugu, bata estrakzioz egindakoa; bestea, berriz,
abstrakzioz. Deskribapena, beraz, bi testuak hartuta eta bien arteko alderaketa
edo batetik besterako garapena kontuan hartuta egingo dugu. Horrez gain,
deskribapenerako oinarri bat izate aldera, jatorrizko testu bereko irakaslearen
laburpena eredu moduan erabiliko dugu.
Eskuzko ikerketa lanaz gain, compress.eus eta irakaslearen laburpen
testuaren RST-a baliagarriak izango zaizkigu emaitzak lortzeko. Emaitza horiek
aztertutakoan, laburpen testuen deskribapenean IKT-ak baliagarri diren ala ez
ondorioztatzen saiatuko gara.