Mostrar el registro sencillo del ítem

dc.contributor.advisorCortiñas Rodríguez, Roberto ORCID
dc.contributor.authorIbarzabal Zabala, Igor
dc.contributor.otherF. INFORMATICA
dc.contributor.otherINFORMATIKA F.
dc.date.accessioned2017-11-27T17:28:23Z
dc.date.available2017-11-27T17:28:23Z
dc.date.issued2017-11-27
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23785
dc.description.abstractInterneten hazkundea dela-eta, komunikabide tradizional gehienak hedabide honetara jo dute. Irratien kasuan Online irratiak sortu dira. Online irratiek, irrati konbentzionalen aldean, hainbat abantaila dituztela erakutsi dute. Online irratiek zuzeneko irratia eskaintzeaz gain, bestelako eduki desberdinak eskaintzeko aukera ematen dute, multimedia komunikabide bat osatuz. Multimedia eremuaren barruan, ikusiz-entzunezko edukiak eskain daitezke. Batetik audioa, betiko irrati bat balitz bezala zuzenean, edota nahieran ere eskain daiteke, podcast formatuan alegia. Formatu honek irratsaioak nahi denean eta nahi adina aldiz entzuteko aukera ematen du, irratiari beste ikuspegi bat eskainiz, entzuleak izan dezake irratsaioaren erreprodukzioaren kontrola. Gainera, entzulearekiko interakzioa sustatzen da; entzuleek euren iritziak eta iruzkinak utz ditzakete, irratiaren eta entzuleen arteko elkarrekintza bultzatuz eta euren feedback edo erantzuna ikus araziz. Aurrekoaz gain, online irratiak interesgarriak dira irratien bultzatzaileentzat ere, Internetek eskaintzen baitu askoz entzule potentzial gehiago era konbentzionalean baino. Gainera, irratia martxan jartzeko eta mantentzeko beharrezko azpiegiturak kostu gutxiago du, herritarrek egindako irrati berri eta alternatiboen sorrera erraztuz. Proiektu honetan Eup! Irratiaren online berpizkundea azaltzen da. Irrati hau lehenago modu tradizionalean hedatzen ba zen ere, berriro martxan jartzerakoan, online moduan egitea erabaki zen, aurreko abantailak direla-eta. Proiektu honetan beharrezko Internet bidezko zerbitzu eta teknologiak lantzen dira bi helburu nagusirekin: entzuleari irratiak eskaintzen dituen edukiak atzitu ahal izateko eta irratiko partaideei edukia kudeatzen laguntzeko. Alde batetik, entzuleentzat Web eta Streaming zerbitzuak eskainiko dira. Entzuleak streaming zerbitzua eta bestelako multimedia edukiak modu erraz batean atzitu ahal izango da web nabigatzailea erabiliz. Bestetik, irratiko partaideentzat, irratia kudeatzeaz arduratuko direnak alegia, kudeaketa errazteko zenbait tresna eskainiko zaizkie, web zerbitzuaren edukiak kudeatzeko sistema, irratsaioak eta hauen programazioa kudeatzeko sistemak, eta baita grabaketa eta hauen argitalpena errazteko tresnak ere.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectirratia online
dc.titleEUP! Irratia, online: diseinua eta garapenaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-23T11:40:58Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.contributor.degreeInformatikaren Ingeniaritzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Ingeniería Informática
dc.identifier.gaurregister79646-729097-10
dc.identifier.gaurassign53839-729097


Ficheros en el ítem

Thumbnail

Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)

Mostrar el registro sencillo del ítem