Mover4 beso robotikoaren traiektoriak 3D ikusmen sentsorearen elikaduraz
Fecha
2017-11-27Autor
Camacho Piris, Daniel
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Honako proiektuan Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeko (RSAIT) Mover4
beso robotikoa eta Microsoft-eko Kinect sentsorea erabili dira piezen manipulazioa gauzatzeko
ROS, Moveit! eta rViz inguruneak erabiliz. CommonPlace Robotics enpresako
Mover4 beso robotikoak Kinect sentsorea darabil manipulatu beharreko piezak eta talkaobjektuak
hautemateko. Informazio honetaz baliatuz beharrezko objektua manipulatu eta
bidean aurkitzen dituen obstakuluak ekiditen ditu. Sistema hau Donostiako Informatika
Fakultatean RSAIT ikerketa taldeak duen laborategian instalatu da