Paketeak kudeatzeko biltegiratze-sistema automatizatua
View/ Open
Date
2017-11-27Author
Bermejo Larrazabal, Eneko
Metadata
Show full item recordAbstract
Dokumentu honetan azaltzen den proiektuari biltegiratze automatikoko biltegia deitu diogu. Modu orokor batean azaltzearren, gure produktua sisteman erregistratuta dauden erabiltzaileei, sisteman paketeak gordetzeko eta bere izenean dauzkaten paketeak ateratzeko aukera emango die. Horretarako, hainbat gailu erabili egingo dira, bai hardware atalerako eta baita software atalerako ere. Gure produktua bi zatitan banatu daiteke; aginduak bidaliko dituen atala eta agindu horiek asetuko dituen atala. Agindu atala: Erabiltzaileak gure sistemarekin elkarrekintza egingo duen atala da. Hau web aplikazio baten bitartez osatuta egongo da. Horrela erabiltzaileek aukeratu ahal izango dute pakete berri bat sartu edo jadanik gordeta dagoen pakete bat atera nahi duten. Atal eragilea: Gure biltegiaren prototipoa izango da. Honetan paketeak gorde eta atera egingo dira. Biltegiaren kontrola bi Arduino plaka erabilita egin da. Biltegiak modu automatiko batean funtziona dezan, hardware sistema hau hainbat sentsore/eragingailuez osatuta egongo da. Hau bi ataletan banatuko da, biltegia bera (paketeak biltegitik mugitzeko beso robotikoa, paketeen administrazioa eta web aplikazioarekin komunikazioa) Arduino Mega erabilita kontrolatuko dugu. Bestetik, biltegia kanpoarekin konektatu egingo duen plataforma mugikorra egongo da (serbomotorra eta distantzia sentsoreak plataformaren irekiera eta itxiera kontrolatzeko eta RFID modulu bat paketeak identifikatzeko). Hauek, web aplikaziotik datozen aginduak asetuko dituzte, paketeak gordetzeko eta ateratzeko beharrezko prozesuak eginez. Atal hau, proiektuaren atal garrantsitzuena izango da. Ikusi ditugun bi atalaz aparte, biltegia fisikoki eraiki egin beharko dugu, bertan biltegia kontrolatzeko erabiliko dugun beso robotikoa, plataforma mugikorra, biltegiratze-eremuak, Arduinoak eta beharrezko sentsoreak jarri ahal izateko.