Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorAiartza Azurtza, José Ramón ORCID
dc.contributor.advisorGoiti Ugarte, Urtzi ORCID
dc.contributor.authorArrizabalaga Escudero, Aitor
dc.date.accessioned2018-02-21T07:54:02Z
dc.date.available2018-02-21T07:54:02Z
dc.date.issued2016-05-10
dc.date.submitted2016-05-10
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/25186
dc.description187 p.es_ES
dc.description.abstractSaguzarren ekologia eta jokamoldea ulertzeko ezinbestekoa da beraien eta harrapakinen arteko elkarrekintza trofikoak identifikatzea. Nahiz eta saguzarren oinarrizko bazka-ekologia ezaguna izan (adb.: non eta zertaz bazkatzen diran), beraien bazka-nitxoaren inguruko zehaztasunak aztertzea metodologikoki guztiz mugatuta egon da. Testuinguru honetan, DNA metabarcoding delako teknika molekularrak saguzarren ekologian sakontzeko aukera berri bat eskaintzen du. Tesi honetan, Rhinolophus euryale eta R. mehelyi ferra-saguzarrak eredu hartuta, saguzarren bazka-ekologiaren inguruko hainbat galdera ekologiko ebatzi dira DNA metabarcodingaren bidez. Tesiaren lehenengo ikerketa-atalean paradigma ekologiko berri bat aurkezten da: R. euryale espeziearentzako harrapakin-eskuragarritasuna ez da bere ehiza-habitat egokien presentziarekin eta hauen kontserbazioarekin soilik bermatzen, hau da, hesi-bizi eta hostozabalen basoekin. Harrapakinek beraien bizi-fase desberdinak garatzeko beharrezkoak dituzten habitatak ere ezinbestekoak dira saguzarrentzat, nahiz eta habitat hauek ez dituzten bazkatzeko erabiltzen. Paradigma berri hau testatzeko, 56 R. euryaleren dieta espezie mailan zehaztu eta berau osatzen duten sits espezieen beldarren beharrizan ekologikoak bilatu dira bibliografian. Jandako espezie askoren larbek saguzarren ehiza-habitatak ez diren bestelako habitat batzuk behar dituzte beraien larba-fasea burutzeko, larreak eta belardiak esaterako. Gainera, larben beharrizan ekologikoak esangarriki aldatzen dira sasoitik sasoira. Beraz, R. euryaleren bazka-beharrizanak asetzeko ez dira nahikoa ehiza-habitat egokiak kontserbatzea paisai jakinean. Ehiza-habitatak bazkaz hornitzeko beharrezkoak diren gainerako eremuak ere guztiz beharrezkoak dira. Azken hauetan egindako edozein eraldaketak eragin zuzena izan dezake R. euryaleren bazka-ekologian. Gure emaitzen arabera, saguzarrak kontserbatzeko beharrezko neurriek ehiza habitatak barneratzeaz gain harrapakinen fase desberdinak garatzeko beharrezko elementuak barneratu beharko lituzkete ere. Sits-habitat-saguzar erlazioez gain, saguzarren bazka-ekologian eragina duen beste aldagai garrantzitsu bat ekologikoki antzekoak diren espezieen presentzia da. Testuinguru honetan, antzeko animalia espezie askoren koexistentzia ahalbidetzen duen mekanismo garrantzitsua da bazka-baliagaien banaketa. Saguzarretan, ordea, ez da ondo ezagutzen mekanismo honen garrantzia. Gainera, asko dira ekologikoki eta morfologikoki antzekoak diren eta eremu berdinean bizi diren saguzar espezieak. Honek beraien koexistentzia ahalbidetzen duten mekanismoen inguruko eztabaida piztu izan du komunitate zientifikoan aspaldidanik. Sentsu honetan, sinpatrian bizi diren espezie ahaideen nitxo-desberdintanek islatuko dituzte modu fidagarrienean koexistentzia ahalbidetzen duten mekanismoak (Adb.: bazka- edo habitat-banaketa). Tesiaren bigarren zati honetan DNA metabarcodingaren bidez ekologikoki oso antzekoak diren R. euryale eta R. mehelyi espezie ahizpen populazio sinpatriko baten dieta osaketa eta gainezarpena aztertu dira. Gainera, populazio honen inguruan daukagun ezagumendu ekologikoa oso zehatza da, dietaz gain bestelako ezaugarri ekologiko eta morfologikoak ikertu baitira tesi honen aurretik eginiko ikerketa-lan batean. Hortaz, populazio honek saguzarren koexistentziaren inguruko mekanismoak aztertzeko eredu ezinhobea eskaintzen du. Emaitzei dagokienez, bi saguzar espezieen dieta zoriz esperotakoa baino gehiago gainezartzen da. Gainera, sits arrunt berdinetan oinarritua dago bereziki. Sits-espezie hauek beste saguzar espezie askoren dietan behatu dira ere, saguzarren bazka-ekologian sits arruntek duten garrantzia azpimarratuz. Bestetik, behatutako dieta desberdintasunek saguzarrek sinpatrian duten habitat erabilera desberdintasuna islatzen dute: R. euryalek baso hostozabalei loturiko sits espezie espezialistak kontsumitu ditu batik bat, eta R. mehelyik, ordea, habitat irekiagoetako sitsak. Aldez aurretik eginiko ikerlanen arabera bi saguzar espezieen populazio alopatrikoek habitat erabilera oso antzekoak erakusten dituzte. Egoera sinpatrikoan ordea, habitat erabileraren banaketa garbi bat antzematen da, non R. euryalek baso hostozabalak erabiltzen dituen exklusiboki, eta R. mehelyik leku irekiagoak. Habitat-erabilera eredu hauekin eta lan honetan behatutako dietaren gainezarpen altuarekin batera, bi ferra-saguzar espezie hauen koexistentzia bazka-baliagaien banaketan baino, habitaten banaketan oinarritua dagoela ondorioztatzen dugu. Lan honek ferra-saguzarren koexistentzia ahalbidetzeko nitxoaren dimentsio espazialak, hau da, habitatak, eta sits espezie arruntek duten garrantzia azpimarratzen du. Tesiaren azkenengo atalean R. euryaleren bazka-nitxoaren malgutasuna eta harrapakinekin duen erlazio ebolutiboa aztertu dira. Bestetik, eskuragarri egon daitezkeen sitsen konposizio funtzionala aztertu da ere. Saguzarren ehiza-errentagarritasunaren ikuspuntutik, sitsek hainbat ezaugarri morfologiko, hegakera-modu, ihes- eta defentsa-mekanismo dituzte, baita saguzarren ultrasoinuak antzemateko gaitasuna ere. Ezaugarri guzti horien konbinazio desberdinek sitsen errentagarritasunean, eta beraz, saguzarren bazka-ekologian, eragin desberdina izan dezaketela argudiatzen dugu, baita R. euryale bezalako sits-espezialista batentzako ere. DNA metabarcodinga eta RLQ eta fourth-corner tresna estatistikoen bidez, sitsen errentagarritasunarekin erlazionatuta egon daitezkeen ezaugarriak erabili dira adin, sexu, sasoi eta kolonia desberdinetako saguzarren dieta eta eskuragarri dauden sitsen konposizioa aztertzeko. Lortutako emaitzen arabera, kontsumitutako sitsen eta eskuragarri daudenen masa eta hegakera-moduarekin erlazionatutako ezaugarriak esangarriki aldatzen dira sasoiaren arabera. Saguzar helduek hainbat sits-mota kontsumitu dituzte umatze-aurreko sasoian, sits lirain eta geldoak umatze sasoian eta energia askoko sits azkar eta maniobrakorrak umatze ostean. Emaitzek, denboran zehar gertatzen diren sits-moten aldaketei aurre egiteko R. euryalek duen malgutasun trofikoa adierazten dute. Beste alde batetik, saguzar gazteek helduekiko sits-mota esangarriki desberdinak kontsumitu dituzte maizago: espezie txiki, lirain eta geldoak. Helduek ordea, energetikoki errentagarriagoak diren sits pisutsu baina azkarrak kontsumitu dituzte sarriago. Adinarekin erlazionatutako desberdintasun hauek ale gazteen ehizarako esperientzia faltarekin egon daitezke erlazionatuta. Azkenik, sits-tinpanatuek dietaren gehiengoa osatu arren, arctiinoen taldeko tinpanatuak esperotakoa baino gutxiago kontsumitu dira. Argi-tranpen bidez hainbat arctiine espezie harrapatu izan badira ere, oso gutxitan behatu dira saguzarren dietan. Arctiinoen taldea ezaguna da saguzarrekiko garatu dituen ihes- eta defentsa-mekanismo konplexuengatik. Orain arte ordea, ez da arctiinoen eta saguzar-espezialisten arteko erlazioa behatu naturan. Emaitzek, arctiinoek R. euryale bezalako sitsetan espezializatutako saguzarrei ihes egiteko mekanismoak garatu dituztela iradokitzen dute. Ezaugarrietan oinarritutako dieta azterketek saguzarren bazka-ekologia eta erlazio ebolutiboak aztertzeko herraminta berritzailea eskaintzen dute, harrapakinen izen taxonomikoez haratago. Oro har, sitsetan espezializatutako R. euryaleren bazka-ekologia "hesi-bizietan ehizatu eta sitsetaz elikatzen da" baino konplexuagoa dela erakusten du tesi honek. Lortutako emaitzen arabera: 1) R. euryale paisaiaren elementu desberdinei lotuta dago eta elementu hauen garrantzia aldatu egiten da denboran zehar. 2) Ekologikoki antzekoak diren ferra-saguzarren koexistentzia ahalbidetzeko sits espezie arruntak eta ehiza-habitat dibertsoak beharrezkoak dira. 3) Eskuragarri dauden sitsen konposizio funtzionala sasoien arabera aldatzen da, baita saguzar helduen dietan ere. Honek sits-espezialista baten flexibilitate-trofikoa adierazten du eta inguruneko aldaketei aurre egiteko saguzarrak duen gaitasuna azpirratu. Gainera, oinarrizko harrapakinak bazka adinaren arabera aldatzen dira, ez taxonomikoki, harrapakin motei dagokienez baizik. Emaitza hauek harrapakinetan oinarritutako dieta azterketa berritzaileari esker lortu ahal izan dira. Tesi honek, oro har, saguzarren bazka-ekologia pentsatu baino konplexuagoa dela erakusten du, eta DNA metabarcodingaren bidez posible dela berau zehaztasunez ikertzea. Ikerketa ekologikoek eta espezieen kontserbaziora bideratutakoek konplexutasun guzti hau hartu beharko lukete kontutan etorkizuneko lanetarako.es_ES
dc.language.isoenges_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectanimal ecologyes_ES
dc.subjectecología animales_ES
dc.titleForaging ecology of Rhinolophus euryale unveiled by DNA metabarcodinges_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c)2016 AITOR ARRIZABALAGA ESCUDERO
dc.identifier.studentID533322es_ES
dc.identifier.projectID14843es_ES
dc.departamentoesZoología y biología celular animales_ES
dc.departamentoeuZoologia eta animalia zelulen biologiaes_ES


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du