Abstract
Pertsona batek jaiotzean genitalen arabera esleitutako sexua berak benetan sentitzen duenarekin bat ez datorrela identifikatzen duenean, ordura arte ezagutu ez den errealitatea azaleratzen da bere inguruan. Ezarritako eta sentitutako sexuaren arteko talka ematen denetik gaur egunera arte garatutako prozesu osoa jasotzen du erreportajeak: inposatutako sexuarekiko ukapenaren lehen zantzuak, gurasoen erreakzioak, zalantzak, zailtasunak, ezjakintasuna, onartze prozesua eta ezagutaratzea.
Euskaraz.