Egitura-zehaztapenerako ariketa ebatziak
Abstract
Egitura-determinazioan jarduten duten ikasleen zein profesionalen trebakuntzan laguntzea da ariketa ebatziz osoturiko liburu honen helburu nagusia. Azken finean, lehen ariketa errazetatik hasita azken adibide konplexuenera, ikaslea gidatzea da liburu honen zeregina.
UV-Vis, IR, MS, eta NMR espektro sinpleak lantzen dira lehenik, ondoren gaur egungo esperimentu aurreratuagoetara helduz, seinale/banda/tontorren esanahaia eta beren ondorioa igarri nahi den konposatu ezezagunaren egituran adibide praktikoen bitartez azaltzen direlarik. Halaber, eskuratutako informazioa nola bildu, ustezko egitura kimikoa (ezaugarri estereokimikoak ere barne) proposatzeko eta esleipenerako irispideak ematen dira.