Fisikaren eta Kimikaren ikaskuntza eta irakaskuntza
Laburpena
Liburu honen helburua da Fisikaren eta Kimikaren didaktika lantzeko irakas-materiala eskaintzea Bigarren Hezkuntzako irakasleak izango direnentzat. Planteamendua irekia eta anitza da, hau da, Bigarren Heziketako irakasleentzat eta irakasle-ikasketak egiten ari direnentzat baliagarria izatea. Proposatzen diren gaiak Fisikaren eta Kimikaren irakaskuntza-ikaskuntzari buruzkoak dira. Hiru bloke nagusi dira aipagarriak:
1. Natura Zientziaren (bereiziki fisikaren eta kimikaren) ezaguera. Arlo hauen irakaskuntza eta ikaskuntza garatzeko eta arrazoitzeko: Fisika eta Kimika zer diren, zein den izaera, nola egiten den lana Fisika eta Kimika zientzietan, zer den ezaguera zientifikoa, zein erlazio dituzten beste arloekin, eta zein izan den, historian zehar, zientziaren eta teknologiaren bilakaera.
2. Fisikaren eta Kimikaren ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren inguruan egituratzen diren gaiak. Egituraketa honela antolatu da:
- Fisika eta Kimika zientzien irakaskuntzaren helburuak.
- Oinarrizko curriculum-diseinua.
- Edukien egituraketa eta antolaketa.
- Jardueren diseinurako eredua.
- Irakaskuntza-metodoak edo -aukerak.
- Fisikaren eta Kimikaren irakaskuntzarako baliabide didaktikoak.
- Fisika eta Kimika arloen ikaskuntza sakona.