Show simple item record

dc.contributor.authorIkuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokia
dc.date.accessioned2018-04-12T17:57:45Z
dc.date.available2018-04-12T17:57:45Z
dc.date.issued2015
dc.identifier.isbn978-84-9082-203-6
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/26259
dc.description121 p.es_ES
dc.description.abstract“Atzerriko immigrazioarekiko jarrera eta pertzepzioak EAEn” azken barometrotik urtebete igaro den honetan, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako 2014ko Barometroaren emaitzak aurkeztuko ditugu ondoren. María José Martín Herrero, José Antonio Oleaga Páramo, Gorka Moreno Márquez, Arkai z Fullaondo Elordui-Zapaterietxe, Maite Fouassier Zamalloa, Iraide Fernández Aragón, Julia Shershneva eta Beatriz Otero Gutiérrez arduratu dira 2014ko Barometroaz. Horiez gain, Taide Arteta Esnal arduratu da txostena lantzeaz, eta Antonio Gómez Parada dokumentazio eta bibliografia euskarriaz. Txosten hau eginda, helburu hauek bete nahi izan ditugu: 1. 2014ko Barometroaren datuak aurkeztea. Euskal gizarteak atzerriko immigrazioarekiko dituen jarrera, sinesmen, iritzi, balio eta abarren deskribapen panoramikoa jasotzen du barometroak, eta aldagai soziodemografiko garrantzi tsuenak nabarmentzen ditu. 2. Jarrera eta iritzi horien bilakaera aztertzea, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2004. urteaz geroztik egindako barometroak oinarritzat hartuta. Hain zuzen, 2004. Urtean egin zen gai horiei buruzko lehen azterlana. Gaur egungo barometroen aurrekaria izan zen 2004ko hura, eta 2007az geroztik urtero egiten da, metodologia eta eduki aldetik gaur egungo formatuari jarraituz. 3. Krisi garaian edo ekonomiaren goranzko zikloaren amaieran jarrera eta pertzepzio horiek okertu egingo zirela iragartzen zutenen iritzia edo ustea zenbateraino betetzen den ala ez detektatzen saia tzea. 4. Euskal gizarteko talde batzuen eta besteen artean, jokabide aldetik alde esanguratsuak daudela egiaztatu arren, antzekotasunak diferentziak baino gehiago direla nabarmentzea: izaera soziodemografikoa duten aldagaien bidez agerikoak diren zenbait diferentzia baino ezin dira azaldu, eta diferentzia horiek gehiago dira banakoen artekoak taldeen artekoak baino. Oro har, aurreko barometroetan bezala, biztanle gehienak anbibalenteak direla esan dezakegu (diskurtso kontrajarriak ditugu) eta taldeen artean dauden desberdintasunak ez dira muturreko jokabideen adierazgarri; aitzitik, gehiago dira ñabardurazko edo intentsitatezko aldeak. Hori ondorioztatzen da, 2007tik gaur egunera arte egindako immigrazioarekiko tolerantzia-indizearen azterketetatik. 5. Euskal populazioaren tipologia bat eraikitzea zenbait talderen artean nabarmendu ditugun eta estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak adierazteko; baina, ere berean, azpimarratzea, gure tolerantzia-indizearen arabera, desberdintasun horiek taldeen arteko intentsitate-desberdintasunak direla, baina ezin dela esan muturreko talde kontrajarririk edo polarizaturik dagoenik. 2013ari dagokionez Tolerantzia-indizeak hobekuntza bat adierazten du euskal gizartearen irekitze-mailan.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuaes_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.title2014 barometroa. Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bookes_ES
dc.rights.holder© 2015 Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaes_ES
dc.relation.publisherversionhttps://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=USWEB15203E&titulo=2014%20barometroa.%20Atzerriko%20immigrazioaren%20inguruko%20pertzepzioak%20eta%20jarrerakes_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record