Amonioaren ekoizpenaren alometria interes komertzialeko txirletan
Fecha
2018-04-17Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Lan honen helburua, Ruditapes philippinarum txirla japoniarrean eta Ruditapes
decussatus txirla handian amonioaren eskrezio-tasa eta tamainaren arteko erlazio alometrikoa
ezartzea izan da. Lortutako material biologikoaren ezaugarriak zirela eta, erlazio alometrikoa
txirla japoniarraren kasurako baino ezin izan da modu egokian ezarri, eta txirla handiarekin
lortutako datuak erkaketarako baino ezin izan dira erabili. Horrela, R. philippinarum espezieko
ale gazteekin, parametro biometrikoak neurtu ziren batetik, eta ondoren amonioaren iraizpen-tasa
eta tamainaren arteko erlazio alometrikoa ezarri zen. Tamainaren adierazle modura, erlazio
alometrikoak ezartzerakoan, animalien luzera, animalien pisu bizia eta ehunen pisu lehorra erabili
izan dira, eta guztiekin frogatu da erlazioa ez dela isometrikoa. Gainera, neurketak lau hilabetetan
zehar egin direnez, aukera egon da baieztatzeko baldintzak konstante mantenduz gero erlazio
alometrikoak konstante mantentzen direla. Azkenik, R. philippinarum aleen neurketak, bai
parametro biometrikoenak zein amonioaren iraizpen-tasari dagozkionak, R. decussatus aleekin
lortutakoekin erkatzean, desberdintasun esangarriak lortu izan dira bi espezieetan. Labur esanda,
R. decussatus espezieko ale gazteen kondizio indizea esangarri altuagoa da, eta neurtutako tartean
behintzat, amonioaren eskrezio-tasa nabarmen baxuagoak erakusten dituzte. [EN] The aim of this research was to stablish an allometric relation between ammonium
excretion-rate and body-size in Ruditapes philippinarum (Japanese carpet shell) and Ruditapes
decussatus (grooved carpet shell). Due to the characteristics of the biological material obtained,
the allometric relation was only stablished for R. philippinarum, and R. decussatus was used to
compare with R. philippinarum individuals. Thereby, biometric parameters were measured and
ammonium excretion-rate and body-size relations were calculated in R. philippinarum juvenile
individuals. Animal length, animal weight and flesh dry-weight were used as body-size
representatives, and it was proved with all of them that the allometric relation was not isometric.
Furthermore, as the measurements were made during four months, it was seen that allometric
relations did not change if laboratory conditions were kept constant. Finally, when data from R.
philippinarum individuals was compared with R. decussatus, significant differences were
obtained. Although R. decussatus individuals showed better condition index, lower ammonium
excretion-rates were obtained for them.