CHA estruktura duen zeolita mikroporotsu baten sintesia eta karakterizazioa
Fecha
2018-04-17Autor
Barquilla Marin, Galo
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Gaur egungo gizarteak daraman bizi eta kontsumo erritmoa ez zaio merke ateratzen
ingurumenari. Asko dira gizakiek planetari sortzen ari zaizkion arazoak, denak ere larriak eta
kezkagarriak. Gure planetak daukan arazo larrienetariko bat kutsadura da, eta agian kutsadura
mota guztietatik kezkagarriena momentu honetan airearen kutsadura da.
Airearen kutsadura sustantzia kutsakor askok sortzen dute, bakoitzak iturri eta ondorio
desberdinak dituela. Gaur egungo kutsadura atmosferikoak eragin larria dauka gizartearen
osasunean. Kutsatzaile arriskutsuenetariko bat NOx-ak dira, bere ondorio eta isurtzen diren
kantitate altuengatik (Maji et. al., 2016).
NOx emisio iturriak bi taldetan banatu daitezke: formazio naturala eta emisio
antropogenikoak: Azken hauek dira kontribuzio handiena egiten dutenak emisioetan.
Gehienbat, emisio antropogenikoak erregai fosilen erreketaren ondorioz sortutako konbustio
gasak eta lehergaien, azido nitrikoaren eta nitrogeno ongarrien produkzioan sortutako gasak
dira (Ding et. al., 2016).
Emisioen parterik garrantzitsuena ibilgailuek kanporatutako konbustio gasetatik dator.
Substantzia hauek ondorio kaltegarriak dituzte giza osasunean. Azalarentzako mingarria da
eta arnas aparatuarentzako korrosiboa. Kontzentrazio oso altuetan arnasten bada biriketako
edema sor dezake.
Gainera, ingurumenarentzat oso kaltegarria da. Substantzia honek zeresan handia du hiri
handietan hain arazotsua izaten ari den smog fotokimikoan, beste kutsatzaile batzuekin
erreakzionatu eta ozono troposferikoa sortzen baitu. Beste alde batetik, atmosferako oxigeno
soberarekin oxidatzen dira NOx-ak eta atmosferako urarekin nahastean euri azidoa agertzen
da, baso eta uren azidifikazioa ekartzen dituena (PRTR España, 2017).
Urte dezentetik hona gizarteak kontzientzia hartuz joan da, emisio kaltegarriak murrizteko
beharra dago eta guztien ardura da hori. Horregatik, nahiz eta badauden gizartearen sektore
asko ez direnak momentuz honetaz ohartu, beste sektore asko lanean ari dira azken urte
hauetan. Lan horrek alderdi eta esparru guztietan aurrera eraman beharrekoa da, politikan,
kulturan, zientzian… Guri dagokiona, gure heziketa eta ikasketak edukita, zientziaren aldetik
norabide berdin horretan bultzatzea da.