Mostrar el registro sencillo del ítem

dc.contributor.advisorPereda Ayo, Beñat
dc.contributor.authorBarquilla Marin, Galo
dc.contributor.otherF. CIENCIA Y TECNOLOGIA
dc.contributor.otherZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F.
dc.date.accessioned2018-04-17T17:51:21Z
dc.date.available2018-04-17T17:51:21Z
dc.date.issued2018-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/26381
dc.description.abstract[EUS] Gaur egungo gizarteak daraman bizi eta kontsumo erritmoa ez zaio merke ateratzen ingurumenari. Asko dira gizakiek planetari sortzen ari zaizkion arazoak, denak ere larriak eta kezkagarriak. Gure planetak daukan arazo larrienetariko bat kutsadura da, eta agian kutsadura mota guztietatik kezkagarriena momentu honetan airearen kutsadura da. Airearen kutsadura sustantzia kutsakor askok sortzen dute, bakoitzak iturri eta ondorio desberdinak dituela. Gaur egungo kutsadura atmosferikoak eragin larria dauka gizartearen osasunean. Kutsatzaile arriskutsuenetariko bat NOx-ak dira, bere ondorio eta isurtzen diren kantitate altuengatik (Maji et. al., 2016). NOx emisio iturriak bi taldetan banatu daitezke: formazio naturala eta emisio antropogenikoak: Azken hauek dira kontribuzio handiena egiten dutenak emisioetan. Gehienbat, emisio antropogenikoak erregai fosilen erreketaren ondorioz sortutako konbustio gasak eta lehergaien, azido nitrikoaren eta nitrogeno ongarrien produkzioan sortutako gasak dira (Ding et. al., 2016). Emisioen parterik garrantzitsuena ibilgailuek kanporatutako konbustio gasetatik dator. Substantzia hauek ondorio kaltegarriak dituzte giza osasunean. Azalarentzako mingarria da eta arnas aparatuarentzako korrosiboa. Kontzentrazio oso altuetan arnasten bada biriketako edema sor dezake. Gainera, ingurumenarentzat oso kaltegarria da. Substantzia honek zeresan handia du hiri handietan hain arazotsua izaten ari den smog fotokimikoan, beste kutsatzaile batzuekin erreakzionatu eta ozono troposferikoa sortzen baitu. Beste alde batetik, atmosferako oxigeno soberarekin oxidatzen dira NOx-ak eta atmosferako urarekin nahastean euri azidoa agertzen da, baso eta uren azidifikazioa ekartzen dituena (PRTR España, 2017). Urte dezentetik hona gizarteak kontzientzia hartuz joan da, emisio kaltegarriak murrizteko beharra dago eta guztien ardura da hori. Horregatik, nahiz eta badauden gizartearen sektore asko ez direnak momentuz honetaz ohartu, beste sektore asko lanean ari dira azken urte hauetan. Lan horrek alderdi eta esparru guztietan aurrera eraman beharrekoa da, politikan, kulturan, zientzian… Guri dagokiona, gure heziketa eta ikasketak edukita, zientziaren aldetik norabide berdin horretan bultzatzea da.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectzeolita mikroporotsua
dc.titleCHA estruktura duen zeolita mikroporotsu baten sintesia eta karakterizazioaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-07-21T11:29:24Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017 Galo Barquilla Marín
dc.contributor.degreeIngeniaritza Kimikoko Graduaes_ES
dc.identifier.gaurregister81364-733088-11
dc.identifier.gaurassign57086-733088


Ficheros en el ítem

Thumbnail

Este ítem aparece en la(s) siguiente(s) colección(ones)

Mostrar el registro sencillo del ítem