Fluorokinolona antibiotikoen analisia ingurumeneko uretan: metodo analitikoaren garapena eta aplikazioa
Fecha
2018-04-18Autor
Domínguez García, Haizea
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Gaur egun, konposatu kimiko jakin batzuek (adibidez, hidrokarburo polizikliko aromatikoak, bifenilo polikloratuak, ftalatoak, etab.) ingurumenean eragin ditzaketen kalteak ezagunak dira eta ondorioz, hainbat legedien bidez arautuak izan dira [1]. Hala ere, badaude urte askotan kutsatzailetzat hartu ez diren hainbat konposatu eta haiek ingurumenean izan ditzaketen eraginak aztertzen hasi dira. Kutsatzaile berri hauen artean, jatorri eta ezaugarri kimiko desberdineko konposatuak daude; esate baterako,
abusuzko drogak, norbere higienerako produktuak, industria erabilerarako produktuak, etab. Kutsatzaile izendatu berri guztien artean kezka handienetakoa eragiten dutenak sendagaiak dira. Izatez, azken urteetan konposatu farmazeutiko berrien garapenak gaixotasun desberdinak gainditzeko aukera paregabea eman dute. Haien
kontsumoa mundu osoan hedatu eta zabaldu da, baina alde batera utzi izan dira ingurumenean izan ditzaketen eraginak kontutan hartu gabe [2].
Horregatik, osasun publikoaren eta ingurumenaren babesean jarduten duten erakunde nagusiek (Osasunaren Mundu Erakundea, Ingurumena Babesteko Agentzia edo Europako Batzordea) lehentasunezko lerro bihurtu dute konposatu horien ikerketa [3].