Aniztasuna ikasgeletan: hezkuntzaren alorreko ahotsak
Haur eta gazteen aniztasuna EAEn. (Oker izendatutako) bigarren belaunaldiak. II. Atala 1. Kapitulua
Resumen
Azkenaldiko migrazio-fenomenoek euskal errealitate soziokulturala aldatu dute. Gure gizarteko aniztasuna gero eta handiagoa da, eta orain arte izan ez ditugun erronkak jartzen dizkigu, kohesioarekin, integrazioarekin eta elkarbizitzarekin lotuta. Bizitzen ari garen aldaketak argitzeko, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokia Euskadin bizi diren jatorri atzerritarreko pertsonen seme-alaben fenomenoa ikertzen ari da, eta txosten hau da gai horri buruz egin diren azterketa teoriko garrantzitsuenetara egindako lehen hurbiltze laburra.
"Haur eta gazteen aniztasuna EAEn. (Oker izendatutako) bigarren belaunaldiak" ikerketak ahal den alderdi guztietatik saiatzen da jatorri atzerritarra duten pertsonen seme-alaben fenomenoa aztertzen: alderdi teorikotik, datu soziodemografikoen azterketatik, pertsona adituen eta hezitzaileen ikuspegitik, euskal haurren eta gazteen nahiz haien familien ikuspegitik, bai eta euskal gizarte osoaren ikuspegitik ere.
Obra hau pdf formatuan argitaratzen da eta kapituluka zatituta dago, bai euskerazko zein gaztelaniazko bertsioan. Oraingoz 12 kapituluetatik 3 argitaratu dira.