Gazteen hezur dentsitatearekin lotutako faktoreak: gorputz osaera, jarduera fisikoa eta muskuluen indarra
View/ Open
Date
2018-04-18Author
Caballero Aduriz, Amaia
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Gaur egun osteoporosia osasun publikoan garrantzi handia duen gaixotasuna da. Alde batetik, prebalentzia handia eta gorakorra du: 200 milioi pertsona baino gehiagok pairatzen dute gaixotasun hau mundu mailan (Schurman et al., 2013). Bestalde, ondorio ekonomikoak aipagarriak dira, izan ere, osteoporosiaren ondoriozko hezurhausturekin uztarturiko kostuak handiak dira; hain zuzen ere, prostata eta bularreko minbizien ondorioz sorturikoak baino handiagoak dira (Ubago-Guisado et al., 2015). Munduko osasun erakundeak, osteoporosia hezur masa baxua eta hezur-ehunen mikroarkitekturaren narriadura areagotzen duen gaixotasun sistemiko bezala definitzen du. Honek hezurraren hauskortasuna handitzea dakar eta ondorioz, hausturak izateko arrisku handiagoa dute gaixotasun hau pairatzen duten pertsonek
(Rizzoli et al., 2010). Mundu mailako arazo hau gainditzeko prebentzioa da ezinbestean lehenengo pausua.
Horretarako, bilatzen dena hazkuntza garaian hezur ehunaren garapena maximizatzea, helduaroan eskuratutakoa mantentzea eta zahartzaroan hezur galera murriztea da (Van Langendonck et al., 2003). Ikerketa honetan hezurraren garapena faboratzen duten zenbait alderditan jarri dugu arreta.