ZABALen isuria (1973-1976)
Laburpena
Egileak azalpen metodiko eta aski exhaustibo batez xehatu eta iruzkintzen ditu gai horiek liburu honetan. Bere helburu lehen eta azkena Zabaleko lan-taldearen ekarpen kolektiboa garai hura ezagutu ez zuten belaunaldi berrien eskuetan jartzea izan da. Galdera da ea orduko planteamenduek baduten gaurkotasunik ala ez, eta baiezkoan zein neurritan erantzuten dioten gaurko egoerari. Egungo unibertso globalizatu, posmodernizatu, transbertsalizatu, multikulturizatu honetan geratzen ote da gizarte errealitatearen etengabeko bilakaeran zerbait iraunkorrik? Zertan ote datza egungo euskal nortasunaren muina?