2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik
Fecha
2018-10Autor
Labaka Mayoz, Ane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Ikerketa lan honetan boterearekin harreman zuzena duten bi eremu, hau da, genero-sistema eta umore-sistema, gaur egungo bat-bateko bertsolaritzaren testuinguruaren baitan uztartzeko ahalegina egin dut. Iaz neuk burututako ikerlaneko ideia nagusiak aurrekaritzat hartu eta marko teoriko-analitiko orokorra Bertsolari Txapelketa Nagusiaren marko zehatzagora ekarri ondoren, bi izango dira ikerlan honek muinak: batetik, txapelketaren sistemako partaide ezberdinei (gai-jartzaile bat, parte hartu duten hiru bertsolari eta bi aditu) egindako elkarrizketekin hornitutako lan etnografikoa eta, bestetik, txapelketan zehar umorearekin lotuta sortutako bertsoaldi hautatuen analisia. Horrela, bertsolaritzaren baitan nagusi den umore hegemonikoaz gain beste umore mota bat(zuk) ere garatzen ari d(ir)ela defendituko dut datozen orriotan, umore mota hauek bereizteko zenbait gako azpimarratuz. Gainera, bereizketa honen zantzuek bertsolaritzaren gailurra den lau urtean behingo txapelketaren markoan zein forma/leku hartu duten aztertzen ahaleginduko naiz.