Neurona-sareetan oinarritutako korreferentzia-ebazpen automatikoa
Ikusi/ Ireki
Data
2018-10-15Egilea
Urbizu Garmendia, Gorka
Laburpena
Neurona-sareetan oinarritutako euskararako lehenengo korreferentzia-ebazpenerako
sistema aurkezten da GrAL honetan. Horretarako polonierarako eraiki berri den sistema
hartu da oinarritzat eta euskararen ezaugarrietara moldatu da. Korreferentzia anotatuta
duen EPEC (euskarazko erreferentziazko corpusa) corpusaren zatia, 45.000 hitzetakoa,
erabili da neurona-sarea entrenatu eta ebaluatzeko. Ondoren, sistema hobetzeko asmotan,
hainbat proba egin dira: hitz-embeddingen dimentsioak handitu, ezaugarri berriak
gehitu eta neurona-sarearen parametroak aldatu. CoNLL metrikan lortu den emaitzarik
onena % 54,66 puntuko F-measurea izan da urrezko aipamenekin eta % 41,20 puntuko
F-measurea aipamen-detektatzaile automatikoarekin.