Etxebarriko kukullaga auzoan aparkaleku baten eraikuntza
Laburpena
Proiektu honetan, lurpeko 2 solairutako aparkaleku baten diseinua aurkezten da. Etxebarriko Kukullaga auzoan egongo da lekuratuta, San Antonio hiribidean hain zuzen ere, kokaleku honetan aparkaleku kopurua oso eskasa baita. Aparkalekua 75 ibilgailuentzako prestatuta egongo da eta orubeak izango duen azalera 1800 m2 -koa izango da.
Eskola eta etxebizitza berriak ez ezik, orubetik gertu, Etxebarriko osasun zentroa eta eraiki berri den metroko 3.linea aurkitzen dira. Aurrera eraman nahi den proiektuak azaldutako arazoa konpontzea edo behintzat murriztea du helburu.
Eraikin hau egiteko, erabili den material nagusiena, hormigoi armatua izan da, eta bere parametroak finkatzeko erabili den araudia, “EHE, Egitura-hormigoiaren Instrukzioa, 2008. [EHE. Instrucción de Hormigón Estructural]” izan da.
Aparkalekuak beste eraikuntzetan bezala, instalazioak ditu, kasu honetan, aipatu behar direnak, hurrengo hauek dira: Argiztapena, suaren kontrako babesa, uren ebakuazioa, seinaleztapena, segurtasun eta gutxieneko xedapenak eta igogailua.
Bukatzeko, proiektu honen egitura, hurrengoa da:
1- Memoria eta eranskinak
2- Planoak
3- Baldintza teknikoen agiria
4- Aurrekontua
5- Osasun eta segurtasun agiria