Euskal gatazk(ar)en ertzetako biolentziak: 80-90ko hamarkadetan senide eta lagunak gatazkaren erdigunean izan zituzten andreen memoriaren eta praktika erresistenteen bilketa feminista
Fecha
2018-11Autor
Galardi Fernández de Agirre, Maider
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Ikerketa honetan euskal gatazkaren ertzetara jo dugu, gatazkaren ondorioak eta biolentziak periferiako subjektuetan zein nolako eragina duen ikusteko. Ikerketako subjektu den-denak dira andreak, gatazkaren zentroan lagun edo senide bat izan dutena 1980ko eta 1990ko hamarkadetan. Haiek, zuzenean parte hartu ez izanagatik ere, jasan dituzte ondorioak, eta bizi izan dute biolentzia. Are, gatazkaren bilakaeran zein nolako eragina izan duten ere jasotzen du ikerketa honek.