Software-enpresa baten produkzioa garapen-arkitektura jakin batera egokitzeko ingurune baten diseinua eta inplementazioa
Laburpena
Software aplikazioak garatzeak kudeaketa lan bat eskatzen du. Garatzen diren aplikazioen kantitatea geroz eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izaten da aplikazio horiek guztiak kudeatzeko egin beharreko lana. Kudeaketa hori errazteko, software aplikazioak garatzen dituzten enpresek garapen-arkitektura bat erabiltzea ohikoa da. Baina aldi berean, arkitektura hori betetzen dela ziurtatzeak lan gehiago ematen du. Proiektu honetan, aplikazioen garapena errazten duen garapen-ingurune bat diseinatu da, garapenerako erabiltzen den arkitekturan definitutako arauak betetzeaz arduratzen dena. Honi esker, programatzaileak aplikazioak garatzeaz arduratu beharko dira, arkitektura betetzen dela garapen-inguruneak ziurtatzen duelarik, modu garden eta automatizatu batean.