Diferentzia sexualaren feminismoa Italian 1966-1989
Laburpena
Italiako emakumeak, haien tradizioaren ondorioz, laster ohartu ziren berdintasuna bilatzen zuen feminismoak ezin ziela bilatzen zuten helburua lortzen lagundu, nahiz eta ibilbide luze baten ondorioz baino ezin ezagutu hura. Lan honetan, Italian garaturiko diferentzia sexualaren feminismora hurbildu nahi da, 1966-1989 urteen bitartean egondako gertakariak aztertuz eta Milango emakumeen taldea izanik ardatz gisa. Haien ibilbidea aztertu aurretik, beraien pentsamenduan eragina izan zuten aitzindariak azaltzen dira, hots, Amerikako Estatu Batuak eta Frantzia. Erabilitako iturri nagusiak, alde batetik italiar historialarien liburuak izan dira eta bestetik, gertakari haietan parte hartu zuten emakumeen testigantzak. Horiei esker, aurrera eraman zituzten praktika politiko desberdinak ezagutu daitezke, baita garatu zituzten teoriak ere, haien helburua lortzeraino.