Euskara-Gaztelania literatura-itzulpenaren bilakaera XXI. mendean
Fecha
2018-12-03Autor
Urruzola Puignau, Ainhoa
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honen helburua XXI. mendeko Euskara-Gaztelania literatura-itzulpenaren bilakaera aztertzea da. Helburu hori lortzeko datu-base bat osatu dugu, eta argitalpen orokorrak aztertzeaz gain, funtsezkoa iruditu zaigu itzulpen argitaratuen ezaugarri batzuen bilakaera ikertzea: itzultzaile-motak, argitaletxeak eta testu motak.
Horretarako, aurkezpen orokor baten ondoren, lanari datu-basearen nondik norakoekin emango diogu hasiera. Hasteko, datu-base bat zertan datzan azalduko dugu, eta jarraian, datuen bilduma osatzeko finkatu ditugun irizpideak azalduko ditugu:
Lehenik, bilaketa XXI. mendera eta narratibara mugatu dugu, eta datu-basea osatuko duten argitalpenak lehen edizioak izango dira.
Bigarrenik, itzultzaile-motak hiru motatan banatu ditugu (autoitzultzailea, itzultzaile alografoa eta kolaborazioa), eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako argitaletxeak multzo batean sartu ditugu eta Estatuko argitaletxeak beste batean. Argitaletxeen bi multzo hauen literatura-sistemak desberdinak dira, eta banaketa honen bidez, erabilitako jokamoldeak ikusi nahi izan ditugu. Hari beretik, bilaketan Hego Ameriketako zenbait argitalpen jaso ditugunez, horiek beste multzo batean sartu ditugu.
Honekin batera, testu motak haur eta gazte narratiban eta helduentzako narratiban banatu ditugu. Horrez gain, bildu ditugun beste datuak aipatuko ditugu, eta atal honekin amaitzeko, datu-basea osatzeko erabili ditugun iturriak azaldu eta bildumarako datuak betetzerako orduan izan ditugun arazoak aztertuko ditugu.
Ondoren, datu-basearen informazioa aztertzeari ekingo diogu. Azterketa lau arlotan banatu dugu: lehenengoa, argitalpenei dagokiena izango da; jarraian, itzultzaile-motak izango ditugu; ondoren, argitaletxeak; eta azkenik, testu motak. Arlo bakoitzeko datuei euskarri bisual bat emateko asmoarekin zenbait grafiko erantsi ditugu, eta hauen bidez, emaitzak zehaztasun handiagoarekin aztertuko ditugu. Ikerketa euskarazko narratibaren gaztelaniarako itzulpenen bilakaeran oinarritu dugu, eta bilakaerarekin lotura duten beste zenbait ezaugarri aztertu ditugu, esaterako, mende honetako euskal idazle itzulienak, itzultzaile alografo oparoenak eta hauek duten harremana argitaletxe eta idazleekin, kolaborazioak eta autoitzulpenak duten harreman estua eta autoitzulpenaren garrantziaren zergatia.