Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorEscribano Ruiz, Sergio ORCIDes
dc.contributor.authorKarrera Ormaetxea, Joaneses
dc.contributor.otherF. LETRASes
dc.contributor.otherLETREN F.eus
dc.date.accessioned2018-12-03T18:56:05Z
dc.date.available2018-12-03T18:56:05Z
dc.date.issued2018-12-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30081
dc.description.abstractLan honetan zehar Gerra Zibilaren Arkeologiaren inguruan arituko gara, arkeologiak iragan hurbileko gertaerak azaltzeko duen balioa mahai gainean ezarriz. Besteak beste, Gerra Zibila aztertzeko garaian zein nolako hausnarketak egin daitezkeen ikusiko dugu, mota honetako ikerketak eginez izan ditzakegun irakurketa desberdinak azalduz. Ez hori bakarrik, Gerra Zibilak berak izan zuen norabidea ere aztertuko dugu, bere materialtasunean eta paisaia utzi dituen aztarnak begiratuz. Hala ere, esparru oso zabala hartzen duen gertakaria den heinean, Euskal Herrira mugatzea erabaki dugu ikerketa arlo hau, batez ere gerra hasieratik bukaerara izan zuen garapena. Horretarako, bi adibide hartu ditugu lanaren garapenerako, Saseta Defentsa Sistema eta San Pedro mendia zehazki. Lehena Gipuzkoan dago, eta bertan geratu diren arrastoak gerraren hasierara eramaten gaituzte (1936ko udarara), hura izan baitzen ezarri zen lehen defentsa sistema Euskal Herri mailan. Bigarrena berriz, San Pedro mendia dugu, Arabaren eta Bizkaiaren artean kokatzen dena, eta burdin hesia gertu duena, gerraren amaierara eramango gaituzten aztarnak izango ditugu bertan (1937ko udaberria). Ikus dezakegun moduan beraz, gerra hasiera eta amaiera erakusten duten bi adibide garbi dira aztarnategi horiek. Hala ere, garrantzitsua da esatea, Espainia mailan denbora gehiago iraungo zuela, bi urte gehiago zehazki esateko, eta ondorio latzak ekarri zituen, urte luzez iraungo zuen diktadura bat izango baitzen gerra amaitu ondoren ezarriko zena. Horrek gerra izan zenaren oroimenean hutsune handia utzi zuen, garaileen bertsioa gailendu zelako besteen gainetik, eta borrokatu zuten askoren ahotsak isilaraziak izan zirelako. Trantsizioan ez zen egoera hobetu, 1977ko Amnistia Legearen bidez frankismoa epaitzea debekatu baitzen, eta ahazte politika bat jarri baitzuten martxan. Horren aurrean, Gerra Zibilaren ikuspegi desberdinak ematen hasi ziren, gehienbat agertzen ziren dokumentu desberdinetan oinarrituta edo hitz egiteko prest agertu ziren pertsona batzuen testigantzetan oinarrituta. Baina, ikerketarako iturri horiek hainbat arazo dituzte beren baitan, kasu batzuetan pertsonek duten subjektibotasunak eragingo duena, eta beste batzuetan, legediak ikerketak egiteko ezartzen dituen zailtasunetan oinarrituko dena. Horren aurrean agertuko da arkeologia, konflikto honi ikuspegi berri bat ematen, eta Gerra Zibilaren ikerketarako bide berriak irekitzen.eus
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccessen
dc.titleGerra Gipuzkoatik Arabara. Euskal Herrian Gerra Zibileko arkeologiaren bi kasuren arteko konparaketaeus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-30T10:50:09Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaeus
dc.identifier.gaurregister86457-767964-09
dc.identifier.gaurassign69213-767964


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du