Show simple item record

dc.contributor.advisorZaldua González, Ibanes
dc.contributor.authorMuguruza Agirre, Mikeles
dc.contributor.otherF. LETRASes
dc.contributor.otherLETREN F.eus
dc.date.accessioned2018-12-03T18:59:11Z
dc.date.available2018-12-03T18:59:11Z
dc.date.issued2018-12-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30083
dc.description.abstractLan honen helburua Gipuzkoako bigarren sektoreak frankismoan zehar izan zuen garapena eta ezaugarriak aztertzea izango da. Lanaren muina hori izango den arren, industria gipuzkoarra urte horietara nola iritsi zen jakitea beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Horretarako, industrializazio prozesua ere aztertzen saiatuko gara, bertan egituratzen hasi baitzen ondorengo urteetan indartuko den eredua. Urte horietan, bigarren sektore gipuzkoarrak izango dituen ezaugarriak garatzen joango dira. Industria dibertsifikatua, artisau tradizioaren garrantzia edo baliabide eta lehengaien optimizazioa izan ziren industrializazio horren ezaugarriak, eta ondorengo urteetan ere ezaugarri bertsuak izan zituen industria gipuzkoarrak, ikusiko dugunez. XX. mendeko lehen hamarkadetako gorabeherak azaldu ostean, Gerra Zibileko urteei begirada azkar bat emango diegu, kronologikoki garai laburra izan bazen ere, inflexio-puntu nabarmena izan baitzen probintzian. Epealdi horretan, bi gobernu ezberdinen agindupean egon zen Gipuzkoa, eta ondorioz, baita bertako industria ere. Gobernu bakoitzak bigarren sektoreari dagokionean hartutako erabakiak bertsuak izan ziren arren, ikusiko dugu industriaren egoera oso ezberdina izan zela. 1936an hasitako gerrak, arrazoi ezberdinak direla medio, eragin negatiboak izan zituen garaiko gizartearen aspektu gehienetan, eta baita industrian ere, zeinetan lan-esku kualifikatuaren galera bereziki kaltegarria izan baitzen bigarren sektore gipuzkoarrarentzat. Frankismoko lehen urteetan, ostera, erregimen autarkiko bat ezarri zen. Epealdi honetan, ikusiko dugunez, probintziako bigarren sektoreko adar asko krisialdi larrian egon ziren, lehendabiziko urteetan batez ere. 1951tik aurrera, nahiz eta erregimen autarkikoak jarraitu zuen, lehen irekiera zantzuak ikusi ziren eta horrek arnas apur bat eman zion hamarkada batez egoera kaskarrean zebilen industriari. Berrogeita hamargarren hamarkadaren hasieran hasi zen suspertze hori nabaria izan zen frankismoko bigarren epealdian. Izan ere, Desarrollismoa deituriko fase horretan, egoera nabarmen aldatu zen. Nazioarteko koiuntura faboragarri batean, ekonomia espainiarrak inoizko hazkunderik handiena izan zuen, eta euskal probintzietan, hazkunde hori are ikusgarriagoa izan zen. Era berean, testuinguru honetan sortu zen Gipuzkoako XX. mendeko bigarren zatia egituratuko duen fenomenoetako bat: kooperatibismoa, alegia. Hazkunde testuinguru hori ordea, 1970. hamarkadaren erdialdean amaitu zen Petrolioaren Krisiak eztanda egin eta gutxira. Gobernuak ahaleginak egin zituen arren krisialdi hori apaltzeko, mesede baino kalte gehiago egin zion ekonomiari garai horretan hartu ziren neurri horiek, krisiak eztanda egin zuenean, are eta gogorrago kolpatu baitzuen espainiar ekonomia, Gipuzkoar industria barne. Ordutik aurrera, eta urte batzuetan zehar, industria gipuzkoarra krisialdian sartu zen, espainiar ekonomia bezalaxe. Laburbilduz, lan honen bitartez, industria gipuzkoarrak bere sorreratik diktadura frankista amaitu bitartean izan dituen gorabeherak aztertzen saiatuko gara, bere ezaugarrietan sakonduz, izan zuen garapena aztertuz eta bere koiuntura propioa azaleratuz.eus
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectindustriaeus
dc.subjectGipuzkoaeus
dc.subjectFrankismoaeus
dc.subjectbigarren sektoreaeus
dc.titleGipuzkoako industria frankismoan zehar: hurbilketa bateus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-06-08T07:04:57Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, el autores
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaeus
dc.identifier.gaurregister87429-763793-09
dc.identifier.gaurassign68734-763793


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record