Gipuzkoako Ipar-ekialdeko ehorzketa-egiturak Neolito eta Metal Aroetan. Kokapen espaziala eta lurraldearekiko harremana
Ikusi/ Ireki
Data
2018-12-03Egilea
Eguilegor Uranga, Izaskun
Laburpena
Paleolitotik Neolitorako trantsizioan, ezaugarri ekonomiko zein sozialen aldatzeak garai berri baten ezartzea ekarriko du. Eraldaketa horien garabidean megalitismoaren fenomenoa izango dugu. Neolitotik Burdin Arora arte garapen bat nabari da hilobi arkitekturan, hots, taldeko lurperatzeetatik (trikuharriak), hilobiratze indibidualak izango zirenak agertu arte (zistak eta harrespilak). Ondorengo lanean Gipuzkoako IEko fenomeno megalitikoaren modelizazioa eta banaketa espaziala gauzatu da. Banaketa geografiko eta espazial hori gauzatzeko informazio geografikoa lantzen duen sistema bat erabili dugu zeinaren bitartez Eredu Digital bat osatu dugu. Lortutako datuekin, hots, monumentu kopurua, banaketa, megalitotegi ezberdinak, hilobiratzeen arteko elkar eragina, megalitoak eta inguruarekiko harremana uztartuz (puntu altuak, bailara, ur iturriak…), ondorio ezberdinak atera dira. Lehenik, megalitoak taldeka kokatzen dira edota mendizerren gandorrari jarraituz. Bigarrenik, hilobiak beste erabilera bat izan dute historian zehar, mugarri gisa erabiliak izan dira. Eta azkenik, ezin izan dugu zehazki, lurralde antolaketa zehatz baterako kokapena dutenik baieztatu nahiz eta zantzuak egon badauden horretarako.