Gorputz femeninoak espazio publikoan. Esther Ferrer, Itziar Okariz eta Sra. Polaroiska
Fecha
2018-12-03Autor
Rubio Mazquiaran, Jone
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
XX. mendeko bigarren erdialdean gauzatutako iraultza sozialak zirela medio, artistak gizartearen kezkekiko geroz eta konpromiso handiagoa hasi ziren izaten. Halatan, testuinguru honetan sortutako bigarren olatu feministako -60. eta 80. hamarkaden bitartean- parte ziren zenbait artistek ikuspuntu honetatik hasi ziren ekoizpenak garatzen, garaian indartutako adierazpen artistikoaz baliatuz, performancea eta bideoa esaterako; gorputz femeninoaren presentzia adierazteko baliagarriak zirelarik. Nahiz eta testuinguru honetan aipatutako lengoaiak lantzen hasi, denborak aurrera egin ahala mantendu egin dira.
Izan ere, performancea eta bideoa orainaldiko lengoai artistikoak izanik, hauek tratatzeko era anitz garatu izan dira. Hortaz, Esther Ferrer, Itziar Okariz eta Señora Polaroiska, lengoaia hauetaz baliatuz emakumeari tradizionalki atxikitako espazio ereduen inguruko ikuspuntu berriak adierazten dituzte, arau sozialekiko urradura gauzatuz. Alabaina, bakoitzak metodologia ezberdina erabiltzen du, izan ere, bideoa edo kamera erabiltzerakoan Sra. Polaroiskak espazioaren eta Itziar Okarizek bere gorputzaren irudikapena kontrolatzen duten bitartean, Esther Ferrerek gorputzaren zuzeneko presentziaren inguruko hausnarketa bideratzen du.