Historiaurrea 23: Mendialdea eta Historiaurre Berantiarra Errozate inguruan
Fecha
2018-12-03Autor
Mujika Andonegi, Julen
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Errozate mendiaren inguruko lehen giza aztarnak Erdi-Azken Neolitokoak dira. Hauek, ingurunearen ezaugarriak ikusita eta burutu diren azterketa palinologikoetan oinarrituta, abeltzaintzarekin lotzera eramaten gaituzte. Abeltzaintza transhumantzian sustatuko zen, eremu honetan, neguan bizitza ez baita bideragarria. Abereen mugimenduan erabiliko ziren bideak funtzio desberdinak izango zituzten. Bide nagusiek, leku urrunetara bideratzeko eginak izango ziren eta bertan aktibitate desberdinak nahasiko ziren, transhumantzia, merkatariak edo soldaduak. Ondoan, beste bide batzuk larreetara, gatzagetara edo meategietara joateko baliatuko ziren. Ikuspegi hau oinarritzat hartuta, lehenik, transhumantziaren historiografiaz esandakoak analizatu ditugu. Ondoren, gure ikerketa eremuan agertzen diren aztarnei arreta jarri diegu (tipologia, kokapena, kronologia, etab.). Aztarna arkeologikoak espazioan eta denboran kokaturik, iturri arkeologiko eta etnografikoetan oinarrituta, bide nagusi bat identifikatu dugu. Era berean, ikerketa eremua bide nagusi honekin lotzen duten hiru bide aztertu ditugu. Azkenik, abeltzain bideen eta historiaurreko aztarna arkeologikoen banaketaren arteko harremanak jorratu ditugu. Horrela, larreak bideen eta monumentuen arteko lotura direla ikusi dugu.