Homo neanderthalensis gizakiaren ehizarako gaitasuna eta elikadura ohiturak Kantauri isurialdean: Axlor-eko adibidea
Fecha
2018-12-03Autor
Macazaga Artola, Amaia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Homo neanderthalensis-a iker puntu bezala edukita izan dituen irudi ezberdinen garapenari buruz jardungo dugu, aztarna eta metodoen garapenarekin eraldatzen joan baita. Hasiera batean, ezjakintasuna zein ikus-entzunezko baliabideek bultzatu zuten itxura ehiztari ausartarena izan zen, etsairik gabekoa, edozein motatako animaliak hiltzeko gai zena. Geroago, Historiaurreari eta biziraupen estrategiei geroz eta garrantzi gehiago eskaini ziotenean, inolako gaitasunik gabeko gizaki bezala irudikatu zuten. Garapenaren inguruko teoriak eraikitzean eta aurkitutako ebidentzien arabera, 60etako hamarkadan hipotesi berriak plazaratuko dituzte, zeinetan, gizarte mugatu horien goraipamena nabarmentzen zen. Hori dela eta, sarraskigintzatik bizirauten zutela ondorioztatu zen. Horrela, hurrengo hamarkadetan lanaren eztabaidak indarra hartuko zuen, bi teoria ezberdin defendatzen zituztenen artean. Azkenik, bi ikuspegi horiek bertan behera geratzeko asmotan, lan honen muina ehizarako gaitasun hori jorratzea eta horrenbestez, eduki zuen elikaduraren nolakotasuna azaltzea izango litzateke. Autore ezberdinen liburu, aldizkari, artikulu, baita interneteko hainbat dokumentuez ere baliatu gara, datu ugarien uztarketa eta gizarte honen nolakotasunak aztertu ahal izateko, bai ondare material, bai giza zein animalia aztarnak ere, ondoriorik nagusiena, bien arteko uztartze bat eman zela esan genezakeelarik. Horretaz gain, lan honetan zehar, alde batera geratu diren bestelako ekintzen berri ematen da, ehizaren nondik norakoetan zentratuz, jakiak lortzeko beste metodoak alde batera geratu baitziren ikerkuntzan. Hortaz, bilketa, arrantza eta aireko animalien ehizak ere garrantzia izango duten jarduerak izango dira garai honetarako, idazkian zehar irakurriko dugun moduan, gu orojaleak izanik, ekintza horietatik lortutako jakiak ere kontsumitu zituztela ondorioztatu dugularik. Horretarako, Kantauri isurialdean ipiniko dugu kokapena, Axlorreko harpean alegia, bertatik ateratako ondorioak esanguratsuak baitira. Hala ere, ez da ahaztu behar, giza genero hau Europa osoan zehar bizi izan zela, denboraldi oso luzean zehar, eta bestelako ondorioak eskaintzen dituzten aztarnategiak edukiko ditugula. Hala ere, ez da beharrezkoa hain urruti joatea, Iberiar Penintsulan bertan, datu aniztasuna eskaintzen dizkiguten ebidentziak topatu baitira. Azken batean lurralde hau baitzen Europako zonalderik habitagarriena glaziazio garaietan.