Show simple item record

dc.contributor.advisorGaraigordobil Landazabal, Maite ORCID
dc.contributor.authorMachimbarrena Garagorri, Juan Manuel
dc.date.accessioned2018-12-19T13:05:31Z
dc.date.available2018-12-19T13:05:31Z
dc.date.issued2017-06-27
dc.date.submitted2017-06-27
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30449
dc.description416 p.es_ES
dc.description.abstractInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak azken urteetan izan duen gorakada dela eta gaztetxoenek egiten duten erabilera kaltegarriaren ondorioz, aurrez aurreko eskola-jazarpena (bullying) bitarteko elektronikoen bidezko jazarpenera (cyberbullying) hedatu da. Ikerketa honen helburuak bullying eta cyberbullyingaren prebalentzia eta nortasun ezaugarri eta testuinguru familiarrekiko loturak aztertzea izan dira. Ikerketaren lagina lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako 1.993 ikaslek osatu dute. Parte-hartzaileek 9 eta 13 urte bitarte zituzten, % 50,2 mutila da, eta % 48,8, neska. Ikerketa gauzatzeko zeharkako diseinu eta metodologia deskriptibo eta konparatiboa erabili dira. Parte-hartzaileek fidagarritasun- eta baliozkotasun-berme psikometrikoak betetzen dituzten tresnak bete dituzte. Emaitzek ondorengoa ezagutzera eman dute: (1) aurrez aurreko bullyingean laginaren % 13,2 biktima-huts larriek, %1,6 erasotzaile-huts larriek, %2 biktima-erasotzaile larriek osatzen dutela, eta cyberbullyingean % 2,9 ziberbiktima-huts larria, % 0,3, zibererasotzaile-huts larria eta % 0,2, ziberbiktima-erasotzaile larria dela; (2) Bullyingean sarrien ematen diren jokaerak ahozko erasoak eta eraso fisikoak dira urrenez urren; cyberbullyingean maiztasun handienez ematen direnak mezu iraingarriak eta beldurtzeko asmoz egindako deiak dira; (3) bullyingean biktima-erasotzaile diren mutilen ehunekoa altuagoa da, mutilek bullying eta cyberbullying eraso jokaera kopuru gehiago pairatu eta burutu dituzte; (4) bullying biktima-erasotzaileen ehunekoa altuagoa da bosgarren mailan eta cyberbullyingari dagokionez, seigarren mailan ziberbiktima-hutsen, zibererasotzaile-hutsen, ziberbiktima-erasotzaileen eta ziberbehatzaileen ehunekoa esanguratsuki altuagoa da; bosgarren mailan jasandako zein behatutako aurrez-aurreko jokaera kopurua handiagoa da, jasandako cyberbullying jokaera kopurua handiagoa da seigarren mailan;(5) bullying zein cyberbullyingean jasandako jokaera kopurua handiagoa da ikastetxe publikoetan; (6) bullying biktima eta erasotzaile diren neska eta mutilek, ziberbiktima diren neska-mutilek eta neska zibererasotzaileek osasun-arazo eta arazo psikosomatiko gehiago dituzte eta eskola estres, familiako estres eta estres orokor maila altuagoak dituzte, zibererasoak egiten dituzten mutilek, berriz, eskolako estres handia ageri dute; (7) biktimek eta ziberbiktimek arazo barnerakoi, kanporakoi zein arazo emozional orokor gehiago pairatzen dituzte; erasotzaileek eta zibererasotzaileek arazo kanporakoi eta arazo emozional eta jarrerazko gehiago pairatzen dituzte; (8) bullying erasotzaile zein biktima diren neska-mutilen gurasoek guraso-estres maila altuagoa dute; ziberbikima eta zibererasotzaile diren mutilen gurasoek guraso izatearen rolak ordainsari baxua duela adierazten dute; (9) biktima eta erasotzaile diren nesken eta ziberbiktima eta zibererasotzaile diren mutilen gurasoek puntuazio maila baxuagoa dute guraso konpetentzian; (10) praktika autoritarioak mutil zein nesketan biktimizazioarekin erlazionatzen dira, eta mutiletan erasoarekin; praktika permisiboak, biktimizazio, eraso eta zibererasoarekin lotuta agertzen dira mutiletan eta zibererasoarekin nesketan. Emaitzek erakusten dutenez, hezkuntza-ziklo honi egokitutako bullying zein cyberbullying prebentzio zein interbentzio planak sortzea beharrezkoa da, biktima eta erasotzaileen ezaugarri pertsonalak kontuan hartuz eta familiaren parte-hartzea bultzatuz.es_ES
dc.language.isoenges_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.subjectadolescent and child psychologyes_ES
dc.subjectschool psychologyes_ES
dc.subjectpsicología del niño y del adolescentees_ES
dc.subjectpsicología escolares_ES
dc.titleBullying eta Cyberbullyinga: prebalentzia Lehen Hezkuntzako azken zikloan eta aldagai pertsonal eta familiarrekiko loturakes_ES
dc.title.alternativeBullying & Cyberbullying: prevalence in the las stage of primary school and connections with personal and family variableses_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c)2017JUAN MANUEL MACHIMBARRENA GARAGORRI
dc.identifier.studentID526127es_ES
dc.identifier.projectID15383es_ES
dc.departamentoesPersonalidad, evaluación y tratamiento psicológicoes_ES
dc.departamentoeuNortasuna, balioespena eta psikologia tratamenduaes_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record