Show simple item record

dc.contributor.advisorAltzibar Manterola, Haritz
dc.contributor.authorSaceda Martín, Cristina
dc.contributor.otherF. CIENCIA Y TECNOLOGIA
dc.contributor.otherZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F.
dc.date.accessioned2018-12-21T17:19:13Z
dc.date.available2018-12-21T17:19:13Z
dc.date.issued2018-12-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30520
dc.description.abstract[EUS] Lan honen helburua, barne gailu ezberdinak dituen konfigurazio ezberdinetako iturri ohantze konikoen portaera hidrodinamikoaren azterketa burutzea da. Iturri bilgailua izeneko gailuak, iturkuntzarako zailak diren materialekin operazio egonkorra ahalbidetzen du, eta arrastearen ondorioz ematen den ohantzeko partikula finen galera ekiditen du. Lan honetan partikula irregularren portaera ikertu nahi denez, saiakuntzetan erabilitako materiala partikula fin moduan zerrautsa izan da. Zerrautsaz gain, beirazko bolak erabili dira partikula lodi moduan. Ikerketa honetan, konfigurazio ezberdinak erabiliz (erdiko hodi ezberdinak eta erdiko hodirik gabe) ematen den partikula finen arrastea aztertu da. Azterketa hau, partikula lodi eta finen nahasteekin lan egitean, operazioko aire emari altuengatik ohantzea osatzen duten partikulak arrastatuak izaten direlako burutu da. Honek, garrantzi handia du batez ere arrastatu edo galtzen diren partikulak, katalizatzaileak bezalako material garestiak direnean. Horretarako,ikerketa taldean diseinatu eta patentatu den iturri bilgailua erabiliz eta gailurik gabe esperimentuak egin dira, haien arteko konparaketa burutuz. Iturri bilgailua erabiliz, finen arrastea ekiditeaz gain, iturria egonkortzen da, gas-solido ukipena areagotuz eta hortaz, materia transferentzia hobetuz. Honetaz gain, barne hodi ezberdineko (hodi solidoa eta irekiduradun hodia) eta hodirik gabeko sistemak aztertu dira, sistema mota bakoitzak finen arrastean nola eragiten duen ezagutzeko.Arraste ikerketa hauetan , ondorengo aldagaiak neurtu dira: arraste portzentaia, operazio emari masikoa (Q), partikulek ziklo bat egiteko behar duten denbora maximoa (tcmax), eta karga galera egonko rraren (ΔP). Ondoren, arraste saiakuntzen eboluzioa aztertu da denborarekin, arrastea kualitatiboki aztertzeko. Azkenik, zerrautsa erabiliz lortutako arraste bilakaerak, ogi arrailatua erabiliz lortutakoekin konparatu dira. Horrela, arrastearen eragina sakonago aztertu da material ezberdinak erabiltzerakoan.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectiturri ohantze konikoa
dc.subjectkatalizatzailea
dc.titleIturri bilgailudun iturri ohantze konikoen ikerketa hidrodinamikoa material ezberdinen tratamendurakoes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-06-20T10:38:59Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, Cristina Saceda Martín
dc.identifier.gaurregister88153-734623-09
dc.identifier.gaurassign70497-734623


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record