Latxa ardien ustiategien berotegi-efektuaren gasen balantzea bizi-zikloaren analisiaren bidez
Ver/
Fecha
2018-12-21Autor
Alberdi Elola, Amaia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Azken urte hauetan giza populazioak gorantz egin du, eta ondorioz, gure dietaren parte diren abere-ekoizkinen eskaerak geroz eta altuagoak dira. Abeltzaintzari zor zaio berotegi-efektuaren gasen (BEG) %18a, eta abel-kopuruaren igoerak gas hauen isurketan badu zeresanik. Abere-ekoizkinen eskaera asetzeko asmoz, ekoizpen-intentsitatea emendatu da, abel-buruko ekoizpena geroz eta intentsiboagoa bilakatuz. Euskal Herrian, bertako arraza dugu Latxa ardia, gure lurraldeko klima eta orografiara erabat moldatua. Latxa ardiaren ekoizpen-eredu estentsiboa aldatu egin da antzinatik, landa-eremuak utzi eta larratze-sistemak ordezkatu direlarik. Honenbestez, ekoizpena handitu nahian, ekoizteko modua ere aldatu egin da. Lan honetan, ekoizpen eredu estentsiboko hamabi ustiategietako datuak erabili dira bizi-zikloaren analisiaz (Life Cycle Assessment, LCA) BEGen isurketen estimak egin ahal izateko. Are gehiago, ustiategi hauek ingurumenean izan dezaketen inpaktu negatiboa karbono-aztarna bidez adierazi da. Eredu estentsiboak ingurumenean duen eragin positiboari garrantzia eman nahian, larratzeak lurzoruko karbonoaren bahitze-gaitasunari nola eragin diezaioken erreparatu zaio, eta karbono-aztarna negatibotzat adierazi. Bukatzeko, karbono-aztarnaren balioak apaltzeko, kontuan hartu beharreko zenbait aipamen egin dira.