Metagenomika bidezko bakterio-komunitateen azterketa Txakolinaren hartzidura alkoholikoan
View/ Open
Date
2018-12-21Author
Simón Martinez de Goñi, Xabier
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Gaur egun, tokian tokiko ardo-ekoizleek, gero eta lehiakorragoa den merkatu batean bide egiteko helburuarekin, beren produktuei gune
geografikoaren araberako nortasuna ematerantz jo dute[1]. Horren eraginez, terroir hitza ardoa eta horren ezaugarri organoleptikoak ekoiztutako jatorri geografikoarekin lotzeko sortu zen[2]. Horrek, ardogintzako teknikez eta klimaz gain, lurzoruak, mahats barietateak eta mikrobiomak ardoaren ezaugarrietan duten eragina barneratzen ditu.
Kultiboekiko independenteak diren metodoen artean Shotgun
metagenomika eta Amplicon metagenomika daude[11]. Shotgun
bidezko hurbilketak bakterio-komunitatearen funtzio potentzialak bilatzeaz gain, “Zer da mikroorganismoek potentzialki egin dezaketena?” galderari erantzuna ematen dio[12]. Bestalde, Amplicon
metagenomika gene bakarraren dibertsitatean 2 oinarrituriko ikerketa filogenetikoa da[12]. Ondorioz, “Zein mikroorganismo aurkitzen dira
ekosisteman?” galderari erantzuna emateko baliogarria da.