Propietate mekaniko aurreratuak aurkezten dituzten hidrogel zurrunak ziklodextrina eta polioxometalatoen arteko elkarrekintzen ondorioz
Ikusi/ Ireki
Data
2018-12-21Egilea
Parra Santamaría, Maider
Laburpena
[EUS] Hidrogelak definitzeko modu ugari daude. Oro har, hidrogelak sare hiru dimentsionalez osatutako kate polimeriko bezala ezagunak dira.
Kasu batzuetan, ostera, hidrogelak gel koloidal bezala ezagutzen dira, non ura fase dispertsatzailea den. Polimero edo gel koloidal
hauen berezitasunen artean uretan disolbagaitzak izan arren,
ur kantitate handiak xurgatzeko gaitasuna izatea nagusitzen da. Horren ondorioz, hidrogelak puzten dira muga batera heldu arte. Puzketaren ondorioz, hidrogelaren bolumena nabarmenki handitzen da hidratazio-maila maximoa lortu arte baina haren oinarrizko formari eustsiz. Aldiz, hidrogelak deshidratazio-egoeran
egotean kristalinoak edo beira itxurazkoak izan daitezke.
Hidrogelek horrelako egoeran aurkitzean, xerogel izena hartzen dute