Gailu eta zirkuitu elektronikoak: laborategia
Ikusi/ Ireki
Data
2018Egilea
Recart Barañano, Federico
Sáenz Novales, María José
Uriarte del Río, Susana
Laburpena
Liburu honek Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduko Gailu eta Zirkuitu Elektronikoak (GeZE) irakasgaiaren laborategiko praktikak jaso ditu. Hamaika praktika bildu dira, hiru ataletan banatuta: pn junturako diodoak, transistore bipolarrak, eta eremu-efektuko transistorea.
Lehenengo atalean, diodoei buruzko hiru praktika daude. Bigarrena, berriz, atala transistore bipolarrei dagokie. Luzeena da, zazpi praktikaz osatuta. Azkenik. hirugarren atalean, eremu-efektuko transistoreak landu dira, praktika bakar bat erabiliz.
Praktika bakoitzak bi azpiatal ditu: prestaketa eta praktika bera. Prestaketa da laborategira joan baino lehen irakurri eta bete behar den zatia; praktika, laborategian garatzekoa dena. Ikasleek eGela plataforman eskura dauzkate bai prestaketak, bai saioen gidoiak.