Ekintza luzeko antipsikotiko intramuskularren erabilera psikosietan: adherentziaren inpaktua
Ikusi/ Ireki
Data
2019-01-15Egilea
Fernández Uría, Amaia
Laburpena
[EUS] Historian zehar, gaur egun psikosi moduan ezagutzen ditugun gaitzen deskribapenak antzinatik jaso izan dira, kultura eta munduko bazter anitzetan. Horien adierazgarri dira Ayurvedan, Greziako mediku zein dramagileen idatzietan eta Testamentu Zahar zein Berrian aurkitutako erreferentziak. Psikosiak definitzen dituzten jokaera, bizipen eta esperientziak, horrenbestez, gizarte erabat desberdinetan identifikatuak izan dira aspalditik, beraien tratamendu beharra antzemanez. Zeintzuk dira hain bereizgarriak diren sintoma horiek? Izan ere, zer dira psikosiak?