Purpura tronbotiko tronbozitopenikoaren berrikustea. Basurtuko ospitalean izandako kasuen analisia
Laburpena
[EUS] Purpura tronbotiko tronbozitopenikoa (PTT) odoleko gaixotasun arraroa da, urteko 10 kasu/milioi prebalentziarekin eta 1 kasu berri/milioi-ko intzidentziarekin1. Emergentzia medikoa da eta tratamendua eman ezean hilkortasun tasa altua dauka (%90). Anemia hemolitiko mikroangiopatikoak, tronbozitopenia larriak eta plaketetan aberatsak diren tronboek eragindako organu iskemiak bereizten dute.
Gaixotasun honen eta ADAMTS13 proteinaren arteko erlazioa aurkitu denean lortu da benetako fisiopatologia ezagutzea. Diagnostiko eta tratamendu arloan aurrerakuntza garrantzitsuak lortu izan dira, hilkortasun eta konplikazio tasak hobetuz. Lan honetan, PTTaren errebisio bibliografiko eguneratua egin da, bai klinika, diagnostiko, tratamendu zein beste hainbat aspektuen informazio eguneratua ezagutzeko. Baita ere Basurtuko Ospitale Unibertsitarioan izandako kasuen ikerketa erretrospektiboa egin da.